Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Bisiguak eta Sagardoak bat egiten duten puntua: Tolosa

24/05/2018

Kostako giroa Tolosara hurbiltzear da, landako eremua izateari utzi gabe. Nola lortu daitekeen hori? Bisiguaren Festa eta Sagardoaren Festa asteburu bakarrera ekarrita: hain sinple, hain zoragarri.

Bisigu eta Sagardo Festa ospatuko da maiatzaren 31tik ekainaren 3ra Tolosan, eta antolatzaileen esanetan sarreren erdia jada salduta daude.

Bisiguak eta Sagardoak bat egiten duten puntua: Tolosa

Zerkausia izango da itsasoa eta lurra bateratzeko espazioa: bisiguaren menua dastatzeko bazkari eta afarietarako jangela batetik, eta Tolosaldeako sagardoak eta pintxoak dastatzeko gune berri bat bestetik.

 “Gastronomia, natura, gure ohiturak eta tradizioa batzen dituen eskaintza oso erakargarria” dela nabarmendu du Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak: “Tolosa eta eskualdeko puntu estrategikoak hain zuzen, benekotasuna erdigune duen eskaintza osatuz eta barnealdea eta kosta bat izanaz”.

ITSASOTIK: BISIGUA

Hamargarren urtez, Txinparta Elkarteak euskal parrillero onenek prestatutako bisigua dastatzeko menua eskainiko du. Orioko Katxiña eta Xixario jatetxeetako sukaldariek 300 bisigu erreko dituzte Orio estilora, beraiek hoberen dakiten modura, ohiko menu osatuaren konpainian. Sarrerak salgai daude Tolosaldea Tour-en ekainaren 2ko bazkari eta afarirako, eta ekainaren 3ko bazkarirako.

Olatz Peon Tolosako alkateak festaren ibilbidea balioan jarri du:  Parrila eta Tolosa banaezinak dira, eta horrek, Oriorekin, duela 10 urtetik ona, ahalbidetu digu harreman oso estua, bi herriak parrila munduan erreferente izanik. Lankidetza hau posible egin dutenak Tolosako zein Orioko parrilariak dira, eta noski, Txinparta elkartea. Bidelagun izango gara etorkizuneko erronketan ere”.

Bestetik Jose Maria Etxeberriak azaldu du, Txinparta Elkartearen izenean, irekiera ekitaldian omenaldia egingo dietela Tolosako Bandako zuzendari ohi Luis Mari Garcia Artetxe eta bere anaia zenaren Joseja García Artetxeri, Tolosako musikaren alde egindako lan guztiagatik.

LURRETIK: SAGARDOA

Festari, bigarren espazio batek egingo dio konpainia: Sagardoaren Txokoak. Sagardoa ere protagonista nagusia izango da festan Sagardoa Route eta Tolosa Gourmeten elkarlanari esker, eta Tolosaldeko sagardoak eta pintxoak dastatzeko aukera izango da asteburu osoan zehar Zerkausian publiko orori zabalduko zaion gune honetan.

Baten batek galdetuko du bere baitan: ez al da sagardo garaia amaitu? Ez. Orain, botilaratutako sagardoaren garaia hasten da.

Olatz Mitxelenaren arabera (Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea) sagardoa, sagardotegietako menuetatik harago doan produktu bat da, kontsumoa lantzeko forma ezberdinak eta produktuarekin jolasa sortzeko aukera eskaintzen dizkie sektoreari. Horixe frogatuko da maiatzaren 31ean Txinparta Elkartean antolatuko den maridaje-afarian. Afari honetarako sarrerak ere salgai daude Tolosaldea Tourren.

Gainera, jende askok ez dakien arren, Tolosan 38 sagardotegi ere zenbakitu izan dira historian zehar; eta orain, hauek ezagutu eta dastatzeko bisita gidatuak eskainiko dira larunbata eta igandean: “gurean, garai batean, 38 sagardotegi ere izan ziren; eta egun hainbestek jarraipena ez badute ere, bada lehen sektorean giltzarri den alorra: 12 milioi litro ekoiztu dira Euskal Herrian denboraldi honetan, eta horietatik %12 inguru da Tolosaldekoa” esan du Olatz Peon Tolosako alkateak.

Ekimen interesgarriz osatutako programa interesgarria antolatu da Tolosan festaren bueltan: Sagartu dantza emanaldia, dastaketak.. itsasoa mendiarekin elkartzeko prest datozen hamaika ekintza.

Antolatzaileak: Txinparta Elkartea, Sagardoa Route - Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Tolosako Udala, Tolosa Gourmet Kluba.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Zerkausian Orioko parrilleroen eskutik prestatutako bisigu menurako sarrerak salgai daude Tolosaldea Tour-en (ekainaren 2ko bazkaria eta afaria, 3ko bazkaria) 55 eurotan. Txinparta elkartean antolatutako afari maridajerako tiketak ere salgai daude 25 eurotan.

Telefonoz (943 697 413) zenbakian edota korreo elektronikoz tour@tolosaldea.eus helbidean eros daitezke.

Bisigu Menua (55 Euro)

Antxoak Gatzetan

Tomate entsalada hegaluzearekin

Zainzuria Nafarroa A.G.B.

Bisigua Parrillan

“Bixigoxo” postrea (Gozona)

Edarietan: Heras Cordon (kriantza), Gaintza (txakolina), Insalus (ura), Irigoien-Herrera (sagardoa) eta Zabala (kafea).

Sagardoarekin Uztartze Afaria (25 euro)

Urdetxe lontxeatuak: txorizoa eta urdaiazpikoa

Nafarroako Alkatxofak

Sagardoz Sorbetea

Urdetxe xolomoburua

Gazta dastatzea sagar dultzearekin

*Plater bakoitza sagardo edo deribatu batekin aterako da

Bisita  gidatuak (6€ helduak, 3€ ume eta erretiratuek)

Tolosaldea Tour-eko ofizinatik hasita garai bateko sagardotegien historia ezagutuko duzu Tolosako kaleetan zehar. Sagardo dastaketa ere izango da.

Egunak eta orduak : larunbata 2, 11:00tan eta igandea 3, 11:00tan.


BISIGU ETA SAGARDO FESTA . Programa

Asteartea, Maiatzak 29:

11:00-12:15  Txinparta Elkartea.

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak antolaturiko sagardoaren inguruko formazio saioa, sektore profesionalari bideratua. / Formación sobre la Sidra dirigida al sector profesional.

Osteguna, Maiatzak 31:

20:30 Txinparta Elkartea.

Sagardo ezberdinekin maridatutako afaria Sagardoa Route - Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak antolatuta. Prezioa: 25€. Tiketak Tolosaldea Tour turismo bulegoan salgai. / Cena maridaje organizada por Sagardoa Route - Gipuzkoako Sagardogile Elkartea. Precio: 25€. Tickets a la venta en Tolosaldea Tour.

Ostirala, ekainak 1:

19:00  Plaza Zaharra.

SAGARTU, HIKA teatroaren eskutik antzerki-dantza emanaldia Tolosako Udaleko kultura sailak babestuta. / Actuación de baile SAGARTU del grupo de baile y teatro HIKA.

20:00 Topic.

“Sagardoa bidegile” dokumentalaren emanaldia, ondoren mahai inguru eta sagardo eta gazta dastatzea. Tolosako Udaleko kultura Sailak babestuta. / Proyección del documental “Sagardoa bidegile”, mesa redonda y degustación.

Larunbata, ekainak 2:

11:00 Tolosa.

Bisita gidatua eta dastatzea: Tolosaldeko Sagardotegien historia Tolosako kaleetan.Tolosaldea Tour turismo bulegoan hasiko da. / Visita guiada y degustación: historia de las sidrerías de Tolosa por las calles. Comienza en la oficina de Turismo.

12:00-15:00 eta 19:00-22:00 Zerkausian, Sagardoaren Txokoan.

Tolosaldeko Sagardoak eta pintxoak. / Degustación de sidras de Tolosaldea y pintxos.

14:00 Zerkausia.

Bisiguaren Festako bazkaria Txinparta Elkarteak antolatua. Prezioa: 55€. Sarrerak salgai Tolosaldea Tour turismo bulegoan. / Comida de la Fiesta del Besugo organizada por la sociedad Txinparta. Precio: 55€. Entradas a la venta en Tolosaldea Tour.

 19:30 Zerkausia.

Bertsolaritza, dastatze musikatua (Imanol Kamio pianojolea, Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariekin) Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak babestuta. / Bertsolaris, degustación ambientada con música (el pianista Imanol Kamio y los bertsolaris Aitor Mendiluze y Agin Laburu), organizado por Gipuzkoako Sagardogile Elkartea.

21:00 Zerkausia.

Bisiguaren Festako afaria Txinparta Elkarteak antolatua. Prezioa: 55€. Sarrerak salgai Tolosaldea Tour turismo bulegoan. / Cena de la Fiesta del Besugo organizada por la sociedad Txinparta. Precio: 55€. Entradas a la venta en Tolosaldea Tour.

Igandea, ekainak 3:

11:00 Tolosa.

Bisita gidatua eta dastatzea: Tolosaldeko Sagardotegien historia Tolosako kaleetan.Tolosaldea Tour turismo bulegoan hasiko da. / Visita guiada y degustación: historia de las sidrerías de Tolosa por las calles. Comienza en la oficina de Turismo.

12:00-15:00 Zerkausian, Sagardoaren Txokoan.

Tolosaldeko Sagardoak eta pintxoak. / Degustación de sidras de Tolosaldea y pintxos.

14:00 Zerkausia.

Bisiguaren Festako bazkaria Txinparta Elkarteak antolatua. Prezioa: 55€. Sarrerak salgai Tolosaldea Tour turismo bulegoan. / Comida de la Fiesta del Besugo organizada por la sociedad Txinparta. Precio: 55€. Entradas a la venta en Tolosaldea Tour.

Comentarios

Deje su comentario