Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

Sagardoak elkartzen gaitu ekimenaren bigarren elkarlana aurkeztu dute gaur Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Sagardoa Routek

Ostalaritza da sagardoa bezeroek dastatu ahal izateko ezinbesteko bidea. Hori dela eta, ilusioa eta lanerako gogoa batu dituzte Sagardoak Elkartzen Gaitu lelopean bezeroak, sagardoa eta ostalarien elkargunea topatuz

Elaborazio garai betean, sagardogileak uzta berriari begira jarri dira dagoeneko eta horregatik beren lana erakutsi nahi izan da Trinitate plazan, eta lehen muztioa dastatu

Sagardoak elkartzen gaitu ekimenaren bigarren elkarlana aurkeztu dute gaur Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Sagardoa Routek

Irailean zehar izaten genituen Donostiako Sagardo Eguna, Ordiziakoa eta Euskal Herriko Txapelketa Herrikoia, ekimen historikoak. Egoerak hala eraginda, ekitaldi hauekin lortu nahi genituen helburuak aztertu eta proposamen berri batekin gatoz kurtso berrian. Irailean zehar kanpaina bat jarriko dugu martxan Gipuzkoan zehar.

 

Euskal Sagardoa, elkargune

Urteak dira Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak elkarrekin lan egiten dugula, izan promozio kanpainetarako, ekitaldien antolakuntzarako, edo aurtengo kasuan bezala, COVID19aren aurrean protokoloak lantzeko.

 

Elkarlan honen adierazgarri da aurtengo kanpaina ere. Bertan, izen eman duten ostalari eta sagardogileek hartuko dute parte, Gipuzkoan zehar banatuta.

 

Kanpaina gaur hasi eta irailaren 26an bukatuko da. Bezeroek aukera izango dute hilabete honetan zehar parte hartzen dute taberna eta jatetxetan Euskal Sagardoa Jatorri Deitura botilaz gozatzean sariak eskuratzeko.

 

Guztira 40 taberna eta jatetxek hartuko dute parte. Hainbat euskarriz adierazia izango da taberna kanpainaren parte dela, tartean sarrerako hiruki handia edota SAGARDOAREN LAGUNA pegatina. Dena den, QR kode bat sortu dugu parte hartzen duten taberna guztien zerrenda eguneratua gure webgunean izateko.

 

Zertan datza kanpainak?

Bezeroek euskal sagardo botila eskatzen dutenean txarteltxoak jasoko dituzte. Txartel horietan saririk baden begiratu beharko dute lehenengo, eta edozein kasutan, saritua bada edo ez bada, beren emaila utzi eta kutxan sartuta BEZERO GUZTIEK jasoko dute sari edo opari bat beren emailean. Oparien artean daude ice bagak, kamisetak, edalontziak, deskontu baleak, kortxo kentzekoak, esperientziak, sagardoa dastatzeko kopak…

 

Kanpaina honen helburua

Udazkenean hainbat ekitaldi antolatu ohi ditu Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. Aurten, plazako ekintzak segurtasuna dela eta egin ezin direnez, udazkena birplanteatu du. Beharrak eta nahiak uztartuz, proposamen berri hau egin dugu: sagardoa izan dadila elkartzen gaituena. Hala, sagardoaren irrika berreskuratzen dugu, gure establezimenduek eskaintza bereziak egin ditzakete eta bezeroek aukera polit bat izan dezakete sagardo botila berriak dastatu eta ezagutzeko.

 

Sagardogileak ostalariekin bat, establezimendu seguruak sortuz

Ostalariak dira sagardogileontzat bide nagusia bezeroak gure sagardoa dasta dezan. Aurtengo urtea zaila izan da sektorean, eta oraindik ere gelditzen dira hilabete batzuk pandemiaren eboluzioa zertan den ikusteko. Baina gure aldetik, ahal dugun guztia egingo dugu gure taberna, jatetxe eta sagardotegiak seguruak izan daitezen. Momentu lasai eta onak pasatzen ditugu otordu baten bueltan, hizketaldiak, lehen zitak… elkargune eta erreferentzia ditugu Gipuzkoako ostalaritza establezimenduak. Hori dela eta, sagardogintza sektoreak beraiekin bat egin nahi du udazken desberdin honi begira, plazan izan behar zuten ekitaldiak gure jatetxe eta tabernetara eramanez. Eta horiek elkartzen dituen produktua definituz: Euskal Sagardoa.

 

Udazkena sagardoarentzat eta bisita gidatuak sagardotegietan

Donostiako Sagardo Egunari omenaldia egin nahi izan diogu gaurkoan. Ekitaldi historiko hau ospatzerik ez badugu ere, Sagardogileen lana plazara ekarri nahi izan dugu: sagarra bildu, jo eta zanpatu, lehen muztioa, zuku preziatua lortzeko.

 

Sagardoa ekoizten hasiko dira egun hauetan sagardogileak, uzta berriari heldu eta datozen hilabeteetan zehar sagardo berria egiteko. Aurtengo uzta iazkoa baino txikiago espero dugu kopuruz, baina kalitate handikoa.

 

Garai hau, gainera, urteko sasoi politena da bisita gidatua sagardotegietan egiteko. Bertan sagardoa nola egiten duten ikusteaz gain, prozesu osoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izaten da. Bisita sagardotegia otorduan eginez borobildu daiteke gainera eta nahi duenak, asteburu pasa ere egin ahal izango du gure landa hoteletan. Honen inguruko aukera eta informazio gehiago www.sagardoa.eus webgunean aurki daiteke.

 

Sagardotegiak momentu honetan egungo segurtasun irizpideak jarraituz ari dira kanpaina hasiera prestatzen. Sagar bilketa lanak hasi dituzte batzuk eta iraila erdialde/bukaeran hasiko dituzte gainerakoek.Sagastiak garbitu eta hornitzaileak hasiko dira sagarra ekartzen. Hauek garbitu, jo eta tolarean zanpatuko dira. Ziklo bakoitzaren ondoren ateratzen den muztioa joango da kupeletara, irakinaldia has dadin.  Hala, urtarrila aldera dastatu ahal izango dugu txotxean, 2020ko uzta berria eta udaberritik aurrera izango dira botilan 2020ko uztako lehen Euskal Sagardoak.

 

Comentarios

Deje su comentario