Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Petritegi sagardotegia eta Europako kultur ondarea

16/09/2021

Igandean, irailaren 19an, Astigarragako Petritegi sagardotegiak hainbat ekitaldi prestatu ditu Europako Ondarearen Jardunaldiak ospatzeko

Petritegi sagardotegia eta Europako kultur ondarea

Petritegiko II Bertako Artisau Azoka goizeko 10etan hasiko da, honako egile hauekin: Pin-txo*, Fat Marmot, Kumalanak, Telaristaurbana eta Norte handmade jewellery. Bertan artista gazte hauen lanak ezagutu eta eskuratu ahal izango dituzu: bitxiak, osagarriak, pinak, arropa... Ziur hemen aurkituko duzula bilatzen ari zaren opari berezi hori!

Egun honetarako sagarrak eta sagardogintza ikuspegi berrietatik ezagutzeko bisita berezi batzuk ere prestatu ditugu. Bisitak 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan izango dira. Lekua mugatua dago (8 lagun) eta aldez aurretik erreserbatu behar da, visitas@petritegi.com helbidean edo 943457188 telefonora deituz.

Zer hoberik plana borobiltzeko Petritegin geratzea baino, sagardotegiko menu tradizionala dastatuz. Ikusi hemen aukera guztiak eta jaso zure mahaia.

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

Comentarios

Deje su comentario