Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

2022ko sagardotegi denboraldia

30/05/2022

Sagardotegi Denboraldia, zuentzako prest!lelopean eman zion sagardo sektoreak hasiera 2022ko Sagardotegi denboraldiari

2022ko sagardotegi denboraldia

Sagardogile guztiekin argazkia atera genuen, sektoreak bizi duen egoera agertu eta aurtengo denboraldia nolakoa izango zen aurkezteko. 

2022ko denboraldia ere ezohikoa izan da, ezin izan baitzen otsaila erdialdera arte txotxik egin. Aurtengo denboraldia ere, sagardo berria botila garden eta pitxarretan dastatuz hasi zuten bezeroek eta otsaila erditik aurrera, izan da zutitu eta txotxetik dastatzeko aukera.  

2021arekin alderatuta, sagardogileek lanerako aukera gehiago izan dute. Gogora dezagun 2021an itxi-ireki ibili zela ostalaritza, herri mugakideetara soilik mugitzeko aukera zegoela, eta eguerdian bakarrik izan zutela irekitzeko aukera hilabete luzez. 

Bataz beste % 25 handitu dira sagardotegien erreserbak iaztik aurtengora. Irteera, dastatze eta bisita gidatuen inguruan, iazko urte osoko erreserba datuak gainditu ditugu dagoeneko Sagardotegi Denboraldian. Nabarmentzekoa da garai honetan dastatze gidatuek izan duten eskari kopurua. Lehenengoz sektoreak halakoak eskaini ditu eta hurrengo urteetan ere bide hori indartzen joango dela.  

Bezeroen kontsumo ohiturei dagokienean, azpimarratzekoa da joera aldaketa: eguerdiko zerbitzuak igo dira, eta gauetako zerbitzuak jaitsi.

Datu hauekin sektoreak positiboki baloratzen du 2022ko denboraldia eta hurrengo urteetarako ere eskaintza egokitzen joango dira bezeroek urtero - urtero sagardo berria dasta dezaten eta sagardoak eskaintzen duen aukera guztia gozatu eta baliatu dezaten, sagardoak eskatzen duen begirunearekin beti ere. 

Comentarios

Deje su comentario