Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Sagardotegiak familian joateko

18/04/2024

Gozatu sagardotegiko esperientzia eder hauek familiako txikienekin batera!

Sagardotegiak familian joateko

Umeekin batera plan bat egiten duzunean, egin ditzakezun jardueren aniztasuna geroz eta handiagoa da. Horregatik, artikulu honetan, Sagardoa Route-ekin familian bizi ditzakezuen esperientzietako batzuk nabarmendu nahi ditugu, baita etxeko txikienekin bisitatzeko sagardotegi egokienen zerrenda aipatuko dugu ere.

Gaur egun, Euskal Herriko sagardotegiak familien ekaintzara egokitu dira eta guztiak eskaintzen dituzte umeentzako menu bereziak: SAGARDOTEGIAK UMEENTZAKO MENUAREKIN

Sagardotegiak familian 1

Umeentzako menua edukitzeaz gain, beste hainbat jarduera ere eskaintzen dira familian egiteko, hona hemen adibide batzuk: esperientziak, sagar zukuak eta umeentzako parkeak besteak beste:

FAMILIA OSOARENTZAKO ESPERIENTZIAK

1.XVI. MENDEKO DOLARE BASERRIA

Bisita ezazu Igartubeiti, antzinakobaserrietako bizitza islatzen duen dolare-baserria! Igartubeiti, XVI. mendearen erdialdean eraiki zuten eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren ordezkari bikaina da. Bere jatorrizko zurezko egitura, bikain kontserbatua, eta barruan sagardoa egiteko egurrezko prentsa handi bat izateak Euskal Herriko baserri interesgarrienetako bat bihurtzen dute. Bere barnealdea museo bat bihurtu da, non familiako txikienek eta ez hain txikienek denboran zehar garraiatu ahal izango duzuen eta garaiko lanbide desberdinei buruz ikasi, gehien nabarmentzen dena, sagar zukua egiteko egurrezko prentsa erraldoiaren erabilpena. Baserrira bisita egin ondoren, sagar zuku natural zoragarri hori dastatzeko aukera izango duzu, Idiazabal JD gazta pintxo batekin batera.

Sagardotegiak familian 2

2. ALBAOLA ITSAS FAKTORIA

Euskal kulturaren bihotzean murgildu Albaola Itsas Kultur Faktoria ontziola-museo-eskola bisitatuz! Albaolan, Pasaiako badian, Donostiatik kilometro gutxira, XVI. mendeko "San Juan" baleontziaren erreplika egiten ari dira. Euskal baleontzi hau Kanadako ur hondoan aurkitu zuten, eta sakon aztertu ondoren, itsasontziaren erreplika bat egiteko proiektua hasi zen. Bisitarien aurrean egiten dute lan eta XV-XVI. mendeko ontziola maisuen teknika berberak erabiliz. Euskal marinelen historiaren bitartez, itsasoaren eta sagardoaren arteko harreman estuaren gakoak ezagutuko dituzue familian.

Sagardotegiak familian 3

3. SAGAR-MUZTIOA EGITEKO TAILERRA

Egin zeure sagar-zukua eta izan sagardogile egun batez! Jarduera hau ezin hobea da familia osoarentzat, esperientzia ahaztezina izango da guztiontzat. Jarduera sagastian hasten da, eta bertan, kixkiarekin, gure txikienei sagarrak biltzen eta saskian sartzen lagunduko diegu. Fruitua jaso ondoren, matxakara hurbilduko gara, sagarrak zati txikitan zatitzen lagunduko digun eskuzko makina bat. Hurrengo urratsa, sagar zati horiek denen artean hartu eta tolare txikian sartzea izango da. Horrela, geure indarra erabiliz, sagarrak zanpatu eta gure urre likidoa lortuko dugu. Esperientzia honen azken urratsa familia osoaren ahaleginaren emaitza den sagar-zuku natural gozo hau dastatzea izango da. Gure txikiek beren sagar muztioa egin eta dastatuko dute!

Sagardotegiak familian 4

4. SAGAR-ZUKU BONBOI TAILERRA

Esperientzia Donostiako bonboi denda tradizional batean hasiko da. Lorena eta Mirian zuen zain egongo dira barrualdea erakusteko eta honen jatorria azaltzeko. Gainera, euren produktuak nola egiten dituzten ere erakutsiko dizuete. Ondoren, familia osoa lantegira joango zarete, eta bertan txokolategile adituak sagar-zukuzko bonboiak nola egiten diren erakutsiko dizuete. Azalpenak eman ondoren,lanari ekingo diogu! Artisauaren laguntzarekin, familiako txikienek eta ez hain txikienek sagar-zuku naturalezko bonboiak prestatuko dituzue. Hasteko, txokolatea egingo duzue; gero, bonboiak beteko dituzue, eta, azkenik, familiako kide bakoitzak bonboiak apainduko dituzue kolore desberdinekin,pintzel baten laguntzaz, Picassoren estiloan! Behin zuen bonboi itxurako artelan txikiak edukita, dastaketa bat egingo duzue eta soberan geratzen diren txokolateak etxera eraman ahal izango dituzue. 

Sagardotegiak familian

5. AÑANAKO GATZ HARANA

Bat egin gurekin gatza protagonista den gastronomia- eta kultura-bidaia batean. Añanako Gatz Haranean elkartuko gara. Bertan, gatz ustiaketak 7.000 urte baino gehiagoko historia du. Hemen, gatza, eguzki eta haizearekin, ekoizteko prozesu liluragarriari buruz ikasteaz gain, urre zuri hau ere dastatu ahal izango duzue. Historia zuen oinen azpian sentituko duzue, eta milaka urteko gatzaga horiek inguratzen dituen biodibertsitate bakarra ezagutuko duzue familian. Ur magiko horretan oinak/eskuak sartzeko aukera ere izango duzue. Zeren zain zaude Gatz Haran zoragarri honen onura magikoak ezagutzeko?

Sagardotegiak familian

Jarduera horiek guztiak eta beste asko konbinatu ahal izango dituzu, sagardotegian otorduarekin.

EUSKAL SAGARDOTEGIAK FAMILIAN

Sagar zukua egiten duten sagardotegiak:

Oiharte Sagardotegia (Zerain)

Petritegi Sagardotegia (Astigarraga)

Iparragirre Sagardotegia (Hernani)

Izeta Sagardotegia (Aia)

Ola Sagardotegia (Irun) 

Mizpiradi Sagardotegia (Andoain)

Ekain Sagardotegia (Zestoa)

Etxeberria Sagardotegia (Astigarraga)

Itxas-Buru Sagardotegia (Hernani)

Haur-parkea duten sagardotegiak:

Añota Sagardotegia (Azpeitia)

Araeta Sagardotegia (Donostia)

Astiazaran Sagardotegia (Donostia)

Calonge Sagardotegia (Donostia)

Elutxeta Sagardotegia (Urnieta)

Izeta Sagardotegia (Aia)

Laka-erdi Sagardotegia (Berriatua)

Oianume Sagardotegia (Urnieta)

Ola Sagardotegia (Irun)

Olagi Sagardotegia (Altzaga)

Comentarios

Deje su comentario