Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Udaran irekita dauden sagardotegiak

27/05/2024

Sagardotegien %50 urte osoan zabalik dago. Batzuek botilako sagardoa dastatzeko aukera eskaintzen dute eta beste batzuk sagardoa txotxean.

Udaran irekita dauden sagardotegiak

Uda garaia hasi da Sagardotegietan

Sagardotegi Denboraldiaren ondoren sagardotegiek ekin diote uda garaiko eskaintza eta aukera berriei. Terrazak, garaian garaiko produktuak, sagardoa botilan… Horiek dira gure sagardotegietan aurki ditzakegun bereizagarri nagusiak.

terrza

Nola gozatu sagardoaz udan?

Udako tenperatura goxoek sagardoaren kontsumoan eragin zuzena dute, urte sasoi hau sagardoaz gozatzeko une bikaina bihurtuz bai gure sagardotegietan eta baita gure ostalaritza osoan ere.

Bisita gidatuak, kirol ekintzak, ekintza kultural eta gastronomikoak… Euskal Herrian zehar kokatuta ditugu sagardotegiak. Horrek oso aukera zabala ematen du eskaintza handitu eta bisitari bakoitzari behar edo nahi duen proposamena egiteko.

Aukera zabal horren barruan nabarmentzekoak dira bisita gidatuak edota kirol ekintzak: arrauna edota kanoa, Igartubeiti museoa, Albaola, txakolindegia, gaztandegia… eta noski ondoren sagardotegian bisita eta otordua.

terraza

Uda garaian sagardotegien %50ak irekitzen ditu ateak

Pandemia garaitik hona Sagardotegiek beren etxeko jantokiak egokitu dituzte eta zabaldu egin dute aire librean otordua egiteko aukera. Horregatik bihurtu dira sagardotegietako terrazak hain garrantzitsu eta desiratu. Sagardotegi hauetako batzuk oraindik ere aukera ematen duten kupeltegiko freskuran txotx egiteko.

terraza

Hona hemen udaran irekita dauden sagardotegien zerrenda, txotx eta terraza aukerekin:

ABURUZA, Aduna - Txotx egiteko aukera

AGINAGA, Usurbil - Txotx egiteko aukera

AKARREGI, Hernani - Terraza aukera - Txotx egiteko aukera

ALORRENEA, Astigarraga - Terraza aukera - Txotx egiteko aukera

ALTZUETA, Hernani - Terraza aukera

AÑOTA, Azpeitia - Terraza aukera - Txotx egiteko aukera

ARAETA, Zubieta - Terraza aukera

ASTARBE, Astigarraga - Terraza aukera - Txotx egiteko aukera

ASTIAZARAN, Zubieta - Terraza aukera - Txotx egiteko aukera

BARKAIZTEGI, Donostia

BEGIRISTAIN, Legorreta

CALONGE, Donostia - Terraza aukera

ELUTXETA, Hernani

GARTZIATEGI, Donostia

GAZTAÑAGA, Andoain - Terraza aukera - Txotx egiteko aukera

GURUTZETA, Astigarraga

IPARRAGIRRE, Hernani - Terraza aukera

ITXAS-BURU, Hernani - Terraza aukera

IZETA, Aia - Terraza aukera

LARRARTE, Astigarraga

LIZEAGA, Astigarraga

MIZPIRADI, Andoain - Terraza aukera - Txotx egiteko aukera

OIANUME, Urnieta

OLA, Irún - Terraza aukera

OLAGI, Altzaga - Terraza aukera - Txotx egiteko aukera

ORDO-ZELAI, Oiartzun - Terraza aukera - Txotx egiteko aukera

PETRITEGI, Astigarraga - Txotx egiteko aukera - Terraza aukera

REZOLA, Astigarraga - Txotx egiteko aukera

SAIZAR, Usurbil - Txotx egiteko aukera

SATXOTA, Aia - Txotx egiteko aukera

TXIMISTA, Ordizia - Txotx egiteko aukera

URBITARTE, Ataun - Terraza aukera

ZABALA, Aduna - Terraza aukera - Txotx egiteko aukera

Nola egin erreserba?

www.sagardoa.eus atalean aukera dago erreserba egiteko, bai mahaia erreserbatzeko baita irteera edota txangoak erreserbatzeko ere.

Comentarios

Deje su comentario