18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- New

Biko Euskal Sagardoa JD
Ola Sagardotegiako sagasti ekologikoa
Deskribapena
Sagastia: Ola Sagardotegiako sagasti ekologikoa
Sagar barietateak: Gezamiña %70 eta Txalaka %30
Dastatze oharrak:
- Ikusmena: Lasto-hori kolorekoa, uhertasun natural arin batekin.
- Usaimena: Usain fresko eta fruitutsua, sagar berde eta zitrikoen nota sotilekin, ukitu floral arin batekin osatua.
- Dastamena: Zapore freskagarria, gorputz ertainekoa eta lehorra, amaiera leun batekin, ondoren zapore dotorea eta sentsazio orekatua uzten duena.
Uztartzea: Entsaladak, itsaski freskoak, gazta bigunak, olibak, pintxo arin eta arrain zuriak ondo uztartzen ditu.
Kontsumitzeko gomendioa: 10-12 ºC. Kontserbazio oharra: Edan egun berean.
Alkohol graduazioa: 6º
Ola Sagardotegia
Garai bateko XIII. mendeko Euskal Herriko zaharrenetakoa den burdinola berritu eta sagardotegi izateko egokitua. Hondarribitik 5 km-ra eta Hendaiako hondartzatik 4 km-ra dagoen sagardotegi hau Aiako Parke Naturalean dago kokatua. Horretaz gain zenbait ondare historiko kultural baliotsu ikusteko aukera ematen du; erromatar garaiko meategiak eta XVII. mendeko labeak



