Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Altuna Sagardotegiak Euskal Sagardoa Jatorri Deitura botila aurkeztu du lehen aldiz

02/07/2025

100 % etxeko eta Urnietako euskal sagarrez egindako Euskal Sagardoa Jatorri Deitura da gaur aurkeztutako produktu berria

Altuna Sagardotegiak Euskal Sagardoa Jatorri Deitura botila aurkeztu du lehen aldiz

Xabier Altunak gurasoei lekukoa hartu eta etorkizunera begira jarri du Sagardotegia

Altuna Sagardotegia Urnietan dago kokatuta, sagastiez inguratutako paraje ederrean. Herritik gertu dagoen landa ingurune atseginean eraiki du bere historia Altuna sagardogile familiak. 

Galarraga da baserriaren izena eta sagardogintzan oinarritutako Euskal Herriko baserrietako bat izan da bera. Xabier Altunaren birraitona eta birramonak jarraipena eman zioten historikoki baserrian bizitako familiek egindako etxerako ekoizpenari. Joxe eta Milagros aiton-amonak izan ziren lehen pausu profesionala eman zutenak Altuna Sagardoa marka sortze bidean. Ondoren heldu zioten sagardogintza profesional bideari Santiago eta Mari Carmenek, Xabierren gurasoek. 

altuna

2024ko urtea eta uzta, bereziak

Sagardogintzari heltzeko ilusio eta pasioz ekin dio bidea Xabierrek, aita eta amarekin batera. Gurasoek eta aiton-amonek irekitako bidea eta egindako lana ikasketa hartuta ekin dio sagastiaren zaintza eta elaborazioaren eguneratzeari. Testuinguru honetan kokatzen da Altuna Euskal Sagardoa Jatorri Deitura 2024 uzta berria. Jatorri Deitura eta bertako sagarraren ekoizpena baitira momentu honetan Sagardotegi honen etorkizuneko ardatz. 

altuna

Urnieta eta sagargintza, Urnieta eta sagardogintza

Gaur egun etxe inguruan 3 ha ditu Altuna familiak. Landaketa gehiago egiteko asmoa ere badu etorkizun hurbilean. Hiru ha horietan nagusiki ondorengo sagar motak dituzte landatuta:

  • Urtebi Handi
  • Urtebi Txiki
  • Moko
  • Goikoetxe

Lau sagar mota hauek dira etxeko izarrak eta beste batzuekin batera osatu du 100 % bertako sagarrez egindako lehen Jatorri Deitura 2024 uztan. 

altuna

Non lortu dezakegu Altuna Euskal Sagardoa?

Altuna Sagardotegiak sagardotegi denboraldian irekitzen ditu otordua emateko etxeko ateak. Urte osoan zehar, dena den, sagardoa botilan erosteko aukera ematen du bai zuzenean etxetik eta baita inguruko denda, taberna eta elkarteetan ere. Orain, gainera, sagardoa klik batean etxean jasotzeko aukera ere zabaldu du Sagardotegiak bere online dendan. 

Sagardotegira denboraldian gerturatu nahi duenak ere erreserba egiteko erraztasun handiak izan ditzake bere webgunean bertan mahaia hartuta. 

altuna

Zer da Euskal Sagardoa Jatorri Deitura?

Euskal Sagardoa Jatorri Deitura gaur egungo eta etorkizunerako proiektu bat da, Euskadiko Sagargile eta Sagardogile sektoreek gidatua eta erakunde desberdinek babestua. Sagar eta sagardo sektoreari oinarri sendoak jartzea du lehen helburu, baina horrez gain, kontsumitzaileari bertakoa eta kalitatekoa den produktuaren gaineko bermeak eskaintzea ere bai. Izan ere bi oinarriren gainean eraiki da Jatorri Deitura: bertako sagarra eta kalitatea.

  • Bertako sagarra: Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak bertako 106 sagar mota ditu onartuak, nagusiak hauetako 24 badira ere. Euskal Herriko sagardogintzak duen altxorretako bat dira gure sagar motak, menderik mende gure baserri eta sagastietan hobetzen joan direnak, ahalik eta sagardorik onena egiteko helburuz. Euskal Herrian sortu eta garatutako sagar motak dira, hemengo baldintzetara oso ondo egokituak eta gure Euskal Sagardoak eskatzen dituen baldintzak biltzeko egokiak.
  • Kalitatea: kalitate berme guztiak eskaintzen ditu Euskal Sagardoak, sagastitik botilaraino kontrol zorrotzak ezarrita. Euskal Sagardoek botilaratu aurretik analisi fisiko kimiko eta organoleptikoak pasa beharko dituzte Fraisoro laborategian. Prozesu guztiaren kontrola HAZI Fundazioak egiten du.

altuna

Urnieta sagardogintzaren historian kokatuta

Sagardoa Euskal Herriko edaria izan da ehundaka urteetan. Idatzi eta erreferentzia zaharrenek, bertako edari garrantzitsua izan dela adierazten dute urte luzetan ezinbestakoa elikaduran. Eta hala azaltzen dute bertako 1.800 sagar mota desberdinek ere.

XV-XVI. mendeetan izugarrizko gorakada izan zuen gainera sagardoaren kontsumoak, Euskal Herria herri industriala zelako eta jende multzo horrek sagardoa edaten zuelako. Hortik sortu ziren Tolare Baserriak, sagardoa egiteko industria erraldoiak zirenak garai hartarako. Eta Urnieta, noski, ez da salbuespena izan.

Besteak beste, marinelen edaria ere izan da sagardoa itsasaldi luzeetan, eta sagardoa eramateko ohitura zutenez, eskorbutorik ez zuten izaten euskal marinelek.

Sagardoak beherakada izugarria izan zuen gerra ostean eta 50-60 hamarkadatan, jendea baserriak uzten joan zelako. Ondoren, zenbait sagardogilek berriz lanari heldu eta oraindik indarrean dagoen susperraldia eragin zuten. Horren adibide da Urnietan hainbat baserritan oraindik ere sagardoa egiteko ohiturari eustea. Egun Urnietan 6 sagar ekoizle ditugu Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren barruan eta hauen denen artean 26 ha sagasti ditu herriak.

Euskal Sagardoa jatorri-deiturak badu helburu bat: garai batean gertatzen zen moduan, berriz ere bertako sagarra izatea euskal sagardogintzaren ardatza.

altuna

Comentarios

Deje su comentario