Sagardo Apurua 2018
Sagardo Apurua, Garai bateko sagardotegi bat egin da Boulevardean, orduko Donostiako sagardotegi eta baserrien itxura eta giroa biltzen dituena. Donostia sagardoaren hiriburua izan da mende askotan zehar: Donostiako Alde Zaharrean 100 sagardotegitik gora omen ziren aspaldian. Garai haietan, kupelak lehenengoz ireki eta dastatzeari deitzen zitzaion Apurua, irekiera ofizialaren aurretik egiten zen dastatzeari. Hori jakinda, orain ere uzta berriko sagardoak aurkezteko aprobetxatuko du Sagardo Apurua Sagardoa Route-Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak.

Festaren helburua da, sagardoaren kultura jendeari zabaltzea, garai bateko ohiturak eta gaur egungo joerak azaltzea, 2018ko uzta berria aurkeztea eta eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatzea Donostian. V. Sagardo Apuruaren asmoa ere da, lehena eta oraina elkartzea, sagardoaren kultura eta historia ezagutzera emanda. Horrela, sagar eta sagardoaren kulturarekin zerikusia duten hainbat ekitaldi izango ditugu, Boulevarden egongo den dolare-baserrian.
Bost eguneko ekitaldia antolatu du GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEAK Boulevarden eraiki duen BASERRI - SAGARDOTEGI zaharrean, abenduaren 6, 7, 8 eta 9an. Sagardo desberdinak dastatu, inguruko tabernetako pintxoak dastatu, bertso, trikitixa edo musikaz gozatu, sagardo dastatze maridatuetan parte hartu, herri kiroletan parte hartu, bolan jolastu, Albaola Itsas Kultur Faktoriak eta Gastromuseums sareak eskainiko dituzten tailerrak eta abar luze bat egiteko aukera izango du inguratzen denak.
EGITARAUA
ABENDUAK 6 osteguna
11.00 “Urumea, sagardoaren ibaia” Sagardo berriaren eta baserriko produktuen iritsiera Frantzia pasealekura
11.00 Produktuen eta sagardoaren deskarga eta uzta berriaren aurkezpena Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolarien eskutik.
11.15 Kalejirak lagunduta, produktuen garraioa idi parearekin Boulevardera
12.00 “Sagardo Apurua” baserriaren inaugurazio ekitaldia eta irekiera. Sagar dantza, sagar jotzea eta lehen muztioaren elaborazioa JO ALA JO elkartearen eskutik
18.00 Txerri errea dastatzeko aukera
19.30 “Euskal sagardoa Jatorri Deitura” dastatze gidatua
ABENDUAK 7 ostirala
11.30 V. Sagardo Apurua Pintxo txapelketa
12.00 Pintxo txapelketa herrikoia
12.30 V. Sagardo Apurua Pintxo txapelketaren sari banaketa
18:00 V. Sagardo Apurua Sagardo Cocktail lehiaketa
19:30 Bertso kata musikatua Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Imanol Kamioren eskutik
12.00-18.00 ALBAOLAREN ONTZIGINTZA ERAKUSTALDIA: arotzek egurrezko tornu batekin San Juan baleontziaren txirrikak landuko dituzte. Gehiago ikusteko Pasaiako Albaola zabalik! 10-14 / 15-18. INFO + www.albaola.com
ABENDUAK 8 larunbata
10.30 7 Lurraldeen 2018 uztaren aurkezpena
11:00 Museo Enogastronomikoen sarearen eskutik tailerrak umeentzat
14:30 BAZKARI-GIDATUA KM 0: bertako produktuez egindako otordua 7 lurraldeetako sagardo eta deribatuekin uztartuta.
18:00 Erromeria Estanga anai-arrebekin
ABENDUAK 9 igandea
12.00 Herri kirol saioa
12.45 Dastatze gidatua Mikel Garaizabalekin enologo-sumillerrarekin
13.30 Dastatze gidatua Mikel Garaizabalekin enologo-sumillerrarekin
14.15 Dastatze gidatua Mikel Garaizabalekin enologo-sumillerrarekin
Comentarios
Deje su comentario