Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Uda giroa aurreratuko du Tolosako Bisigu eta Sagardo Festak

21/05/2019

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra ospatuko da festa; egun horietako otorduetarako sarrerak salgai dira Tolosaldea Tour turismo bulegoan.

EGITARAUA JAITSI

Uda giroa aurreratuko du Tolosako Bisigu eta Sagardo Festak

Tolosaren jardun gastronomikoa biziki lotua dago garaiko produktuari. Eta ekaina iristearekin batera, badira askoren ahosabairako gozamen iturri diren bi produktu: bisigu preziatua eta botilaratu berri den sagardoa. Bi horiek uztartzen ditu Txinparta elkarteak antolatutako Bisiguaren Festak, eta Tolosa Gourmet Klubak Gipuzkoako Sagardo Elkartearekin elkarlanean antolatutako Sagardo Festak.

 

Bada, aurten, hiru egunetan ospatuko da festa. Maiatzaren 31n, ostiralez, maridaje-afariak emango dio hasiera aurtengo edizioari, Txinparta elkartean bertan. Izan ere, antolatzaileek nabarmendu dutenez, “bai, sagardoa eta arraia menu berean uztartzea ez da arraroa”.

 

Bi produktuekin bat egiteko moduko menua osatu dute: Nafarroako zainzuriak, antxoak, bakailao ajoarrieroa, xolomoburua eta Gorrotxategik egindako postrea. Txartelen prezioa 27 eurokoa da.

 

Tolosaldeko sagardoen presentzia

 

Sagardoaren bueltan, larunbatean Tolosako Alde Zaharrean zeuden sagardotegi zaharrak ezagutzeko bisita gidatua izango da. Ia 40 izatera iritsi ziren.

 

Zerkausian hasiko da ibilbidea, 11:30ean, eta Orbela tabernan amaitu, bertan baitzegoen, garai batean, Begiristain sagardotegia. 5 euroko prezioa du, eta txartelarekin batera, ondoren sagardo eta sardin zahar tortilla dastaketa egiteko aukera izango dute bisitariek.

 

Dastaketak aipatuta, Zerkausian jarriko den Sagardoaren Txokoan sagardo ugari dastatzeko aukera izango dute sagardozaleek. Aurten, gainera, Tolosaldeko sagardotegi guztiek hartuko dute parte, berrikuntza modura: Aburuza, Begiristain, Eguzkitza, Isastegi, Goikoetxea, Sarasola, Zabala eta Zalbidek, hain zuzen.

 

Sagardoa kopan dastatzeko aukera izango da, eta pintxoak ere eskainiko dituzte, 11:30etik 14:30era eta 19:00etik 21:30era bitarte. Gainera, larunbat arratsaldean, 19:30etik aurrera, dastaketa musikatua izango da, Aitor Mendiluze eta Haritz Mujika bertsolarien eskutik.

 

300 bisigu, Orio estilora

 

Jakina da Tolosa eta Orioko herrien arteko harreman estua. Bada, harreman horrek zentzu gehiago hartzen du honelako jaien bueltan, bereziki. Hain zuzen, kostaldeko zapore eta usain goxoenak gerturatuko dituzte, Zerkausira, Katxiña eta Xixario erretegietako parrillariek.

 

Ekainaren lehen bi egunetan –larunbat eguerdian eta gauean, eta igande eguerdian–, 300 bisigu erreko dituzte, eta Orio estilora zerbitzatu. Menua, antxoekin, tomate eta hegaluze entsaladarekin, Nafarroako zainzuriekin eta Bixigoxo postrearekin osatuko dute. Edaritarako, ardo eta txakolinaz gain, aurten Tolosaldeko sagardo guztiak izango dira, aukeran.

 

Bisuguaren Menu hori dastatzeko txartelak salgai dira. Tolosaldea Tour turismo bulegoan eskura daitezke, edo telefonoz (943 697 413) edo posta elektronikoz (tour@tolosaldea.eus) erreserbatu, 55 euroko prezioan.

 

Egin zure erreserba

 

Asteburu honetako otorduetarako eta bisita gidaturako  tiketak jada salgai daude Tolosaldea Tour-en.

 

Bisigu Menua (55 Euro)

                                                          

Antxoak Gatzetan

Tomate entsalada hegaluzearekin

Zainzuria Nafarroa A.G.B.

Bisigua Parrillan

“Bixigoxo” postrea

                                                          

Edarietan: Heras Cordon (kriantza), Gaintza (txakolina), Insalus (ura),Irigoien- Herrero eta Tolosaldeko sagardotegi guztietako sagardoa eta Zabala (kafea).

                                                          

Sagardoarekin Uztartze Afaria (27 euro)

                                                          

Nafarroako Zainzuriak

Antxoak

Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin

Xolomoburua

Postrea: Gorrotxategik prestatutako berezitasuna

                                                          

*Plater bakoitza sagardo edo deribatu batekin aterako da

 

Bisita gidatuak

                                                          

Tolosako Alde Zaharrean zeuden sagardotegi zaharrak ezagutzeko bisita gidatua izango da larunbatean (gazteleraz eta frantsesez) eta igandean (euskaraz eta ingelesez). Zerkausian hasiko da ibilbidea, 11:30ean, eta 5 euroko prezioa du.

 

 

Tiketak Tolosaldea Tour-en bulegoan erreserbatu ahal izango dira, baita telefonoz 943 697 413 zenbakia edota korreo elektronikoz tour@tolosaldea.eus helbidea erabiliz ere.

EGITARAUA

Comentarios

Deje su comentario