Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Sagardotegiak irekita daude!

30/10/2020

Gure herriko edota ondoko herriko sagardotegira joan ahal izango gara datozen egunetan ere, bai sagardoa erostera eta baita otordua egitera

Sagardotegiak irekita daude!

Urriaren 26ko 36/2020 dekretuan oinarritutako segurtasun neurri guztiak betez, sagardogileek beren konpromisoarekin lanean jarraitzen dute Covid19aren transmisioa ekiditeko arlo sozioekonomikoan ere:

 

·         Espazio zabalak, irekiak eta handiak

·         Bizkarretik bizkarrera 1,5 m-ko segurtasun distantzia

·         Musukoaren erabilera jan/edanean izan ezik

·         Gel hidroalkoholikoaren erabilera otorduan zehar

·         Langileen konfiantza eta profesionaltasuna

·         Ordutegien birdefinitzea: bazkariak aurreratu eta baita afariak ere bai, bezeroak 23:00etarako lasai etxean egon daitezen

Eta noski, nork bere herrian edo mugakide diren herrietara joateko aukera badela jakinda, aukera honen berri eman nahi dizuegu herritarrei: elkar zainduz, arauak errespetatuz eta momentu atseginekin topa eginez. Sagardoa izan dadila elkargune! Informazio gehiago, sagardoaren online salmenta eta erreserbak www.sagardoa.eus orrialdean egin ditzakezue, klik batean!

Comentarios

Deje su comentario