Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Beranduko loraldia

25/05/2022

Loraldia bukatu berri da gure sagastietan, eta espero zitekeena baino handiagoa izan da sagastirik gehienetan. 

Beranduko loraldia

Sagar urte handi baten ondorenean, loraldi ahulagoa izan ohi da normalean. Euskal Herriko sagastietan ikusi ahal izan dugunez, sagar mota batzuk lore gutxiago izan dute beste batzuk baino eta horrez gain, zonalde eta bailara batzuetan lore gutxiago izan da beste batzuetan baino. Badirudi beraz, uzta ez dela berdina izango sagasti guztietan eta ezta sagar mota guztientzat ere.

Negua egokia izan da loraldirako, hotz ordu dezente izan baitute sagarrondoek, atseden hartu eta udaberriari indarrez ekiteko. Azken urteekin alderatuta beranduago etorri da lorea eta maiatzean egon dira loraldi betean sagarrondorik gehienak. 

Baina galdera zailari erantzuteko goizegi da oraindik: zenbat sagar izango da 2022ko uztan? Pipita azaltzen hasi da, baina San Joanak arte ezingo da lehen estimazio fidagarririk egin. Esaerak dion moduan “San Joanetan sagarrik ikusten bada, uzta ona izango da”. 

Dakiguna da iazkoa adinako uzta ez dela izango, baina badirudi uzta itxuratuko dela.  

Comentarios

Deje su comentario