18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- New

Sagar Dultzea - Ola Sagardotegia
Errezil sagar barietatearekin egindako sagar gozoa.
Deskribapena
Errezil sagar barietatearekin egindako sagar gozoa.
Errezil barietatea sagar berantiarra da. Azukre asko gorde dezake, beste barietate batzuk baino askoz beranduago zimelduz. Gure sagar-dultzea egiteko, gure sagasti propioko Errezil sagar ekologikoak erabiltzen ditugu.
Lehenik, purea egiten da, eta, gero, kanabera-azukre kantitate txiki bat gehitzen diogu.
Produktu naturala da, mimoz egina. Gure sagar dultzea ezin hobea da gaztarekin edo aperitibo batekin batera jateko.
Ola Sagardotegia
Garai bateko XIII. mendeko Euskal Herriko zaharrenetakoa den burdinola berritu eta sagardotegi izateko egokitua. Hondarribitik 5 km-ra eta Hendaiako hondartzatik 4 km-ra dagoen sagardotegi hau Aiako Parke Naturalean dago kokatua. Horretaz gain zenbait ondare historiko kultural baliotsu ikusteko aukera ematen du; erromatar garaiko meategiak eta XVII. mendeko labeak



