18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
EUSKAL PILOTA ETA SAGARDOTEGIA
ESPERIENTZIA
Esperientzia honetan, gure eskualdeko frontoirik handiena bisitatuko dugu. Bertan kirol honen sekretu guztiak ezagutuko dituzu eta erremonte jokalari profesional batekin batera praktikatzeko aukera izango duzu ere, honek erremontean ibiltzeko trikimailu onenak irakatsiko dizkizu. Erremontearen jatorrian murgildu eta profesional baten eskutik jolasten ikasi ondoren, sagardotegi bat bisitatuko dugu, bere upeltegietan barrena bidaiatuko dugu egurrezko upel artean, gure urrezko zukua, sagardoa, dastatuko dugu, sagardotegiko menu tradizional batez lagunduta. Ez galdu aukera!
- BARNE
-
- Jai-Alai frontoira bisita gidatua
- Euskal pilota jarduera pelotari baten eskutik
- Sagardotegira bisita gidatua
- Sagardotegiko menu tradizionala
- Garraio eta gida zerbitzua
- IRAUPENA:
-
- 6 ordu
EZAUGARRIAK
- Bisita
-
Jai-Alai frontoia bisitatuko dugu eta euskal pilotan arituko gara. Jarduera hau bukatutakoan, sagardotegi batera joango gara. Sagardotegiko txokoak bisitatuko ditugu eta sagardoaren ekoizpenaz eta prestaketaz hitz egingo dugu. Sagardo bakoitzaren xehetasunak ezagutuko ditugu eta, azkenik, sagardotegiko menu tradizionala dastatzeko aukera izango dugu.
- Menua
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta sagardoa
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Taldeak
-
- Gutxieneko taldea: 1 pertsonatik gora.
- Partidu erakustaldia 4 pilotari profesionalekin (*kostu gehigarria 450€/taldeko)
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- Hizkuntzak / Ordutegia
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Asteartetik larunbatera.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Elkargunea
-
- Elkargunea: Bezeroak eskatutako tokian, Donostiako hirigunean.
- Beste elkargune baterako egin kontsulta: info@sagardoa.eus
SAGARDOTEGIA
- Aburuza (Aduna)
- Astarbe (Astigarraga)
- Bereziartua (Astigarraga)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa helaraziko zaizue posta elektronikoz. Bono horrek frogagiri gisa balioko dizue elkargunean erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.













