Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Igartubeiti baserri tolarea: SAGARDO ASTEA

04/10/2024

Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatuko du urriaren 9tik 19ra.

XVI. mendeko tolarea martxan ikusteko aukera bikaina!

Igartubeiti baserri tolarea: SAGARDO ASTEA

Igartubeiti baserri-dolarea XVI. mendean eraiki zen eta euskal baserrien Urrezko Aroa argi irudikatzen du. XVI. mendean eraikia izan arren, mende bat beranduago iritsi zen osotasunera, baserria 4 alboetatik zabaldu baitzen XVII. mendean sortu ziren lan eta bizimodu berrietara egokitzeko. Baserri oso berezia da Euskal Herrian, jatorrizko zurezko egituraren kontserbazio onari esker, eta, batez ere, baserriko bigarren solairuan dagoen dolare handiarengatik. Dolare horrekin, familiak sagardoa egiten zuen urtero, bere kontsumorako eta salmentarako ere.

1992an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Igartubeiti baserria erosi zuen, gure historia biziaren zati txiki hau gordetzeko asmoz. Hamarkada bateko ikerketaren eta zaharberritze konplexuaren ondoren, baserriak XVII. mendearen hasieran zuen irudi historikoa berreskuratu du. Gaur egun, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta bere kolaboratzaile guztiek egindako lan neketsuari esker, Igartubeiti museo oso berezia bihurtu da. Barrualdean, antzinako euskal baserrien bizitza erreala birsortzen da. Bertan, familia horien bizitza duela lau mende baino gehiago nolakoa zen esperimentatu daiteke, haien argiztapenarekin, altzariekin eta jatorrizko tresnekin, baita garai hartan etxea blaitzen zuten usain eta aromekin ere.

Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatuko du urriaren 9tik 19ra. Baserriko prentsaketa zuzenean ikusia halizango den urtekoa ukera bakarra da. Zuzenean ikus daiteke sagarraren prentsaketa eta zukuaren elaborazioa, hilabete batzuen buruan hartzitu eta sagardo bihurtuko dena.  Sagardoaren Astearekin batera, programazio oparoa izango da, eta sagarraren prentsatzeaz gain, antzerkiak, kirikoketa erakustaldiak, erakusketak ikusi eta Chillida Lantoki bisitatu ahal izango da. 

Ezkioko museoak iraunkortasunarekin duen konpromiso ari jarraiki, aste horretan prentsatuko duten sagar guztia Igartubeiti ingurukoa da.

Igartubeiti baserri museoak Sagardoaren Astearen XXIII. edizioa ospatzen du, zentroarentzat urteko ekitaldirik garrantzitsuena. Hitzordu honetan, baserriko bisitariak, urte osoan behin bakarrik, Igartubeiti baserriko eguneroko jarduera baten lekuko dira: dolarea martxan eta sagarraren prentsaketa zuzenean ikus dezakete.

Prentsaketak erritmoarekin eta erakusketak

Urriak 12, 13 eta 19ko sagar jotzetan kirikoketa talde bat izango da. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da. “Sagarjoaleak”, Igartubeitik antolatutako eta Juan Mari Beltranek, euskal herriko musikaren ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoak, eskainitako lantegi batzuetan sortutako taldeko partaide dira.

Sagardo Asteak Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera eskaintzen du. Urriaren 12an, 13an eta 19an, 11:15etatik aurrera, antzespenak izango dira, Urretxu-Zumarragako Karma kros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarretak, aktore tolosarrak, Kortaberria familia, XVII. Mende hasieran baserrian bizi izandakoa antzestuko du.

Eduardo Chillida jaio zeneko 100. Urteurren ospakizuna dela eta, urriaren 12an eta 19an Chillida Lantokira bisita gidatua eskainiko da gazteleraz arratsaldeko 17:00etan. 

Sagarra jarduera honetako protagonista izango da. Sagardo Astean, Igartubeitiko sagarrondoetako sagar mota ezberdinen erakusketa ere izango da. Egun hauetan Igartubeitira hurbiltzen diren pertsonek, euskal kultura eta sukaldaritzaren jatorria eta berezitasuna ezagutzeko aukera ere izango dute, "Mundua 4 zaporetan margotuta" erakusketaren bitartez.

Sagardo astea, prozesu baten emaitza

Igartubeiti Baserri Museoak, urteak daramatza, baserria ondarearen ardatza dela kontutan izanik, bere aberastasuna lantzen, bere zaintzatik, errespetutik, ingurunearen, bere baliabideen, erabilpenen eta eskaintzen dituen zerbitzuen arteko oreka bilatuz.

Urteko jarduera puntual bat izatetik haratago, Sagardo Astea, negutik udazkenera bitartean garatzen den prozesu baten, sagarraren ziklo naturalaren emaitza da.

Sagarra dolarean jo aurretik, lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, hauen izerdialdia, loraldia, sagar aleen hazkundea eta bilketa. Prentsaketa eta kupeletan gertatzen den zukuaren fermentazioaren ondoren, martxoan, Barrikote festa ospatzen dugu, sagardoaren dastaketarekin.

Jardueren programa: 

  • Igartubeitiko dolarea martxan: Urriak 9, 10, 11, 14, 15, 16, 17 eta 18 11:30etan.
  • Igartubeitiko dolarea martxan Kirikoketa erritmora: Urriak 12, 13 eta 19 12:00etan.
  • Antzespenak baserrian: Urriak 12, 13 eta 19: 11:15.
  • Chillida-Lantokira bisita gidatua: Urriak 12 eta 19: 17:00etan.

Sagardoa Route eta Igartubeiti Baserri Museoa

Euskal Sagardoaren Ibilbideak, astero irteerak antolatzen ditugu Igarbubeitira, asteazkenero eta ostiralero garraioarekin eta astearte, ostegun eta larunbateta garraio gabe. Gure tradiziorik zaharrenez bustiko zaren eta sagardo eta gastronomiarik onenaz gozatuko duzun proposamena. Esperientzia Igartubeitin hasiko dugu, non duela lau mende sagardoa nola egiten zen ikasi ahal izango duzun, eta ondoren bertako sagardotegi batera joango gara gaur egun sagardoaren prozesua ezagutzeko. Gainera, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuko duzu sagardo onenarekin. Sagar zuku tailerrak ere eskaintzen dira, familian egiteko plan bikaina!

Zeren zain zaude gurekin bat egiteko? Hona hemen informazio gehiago eta erreserbak egiteko loturak:

IGARTUBEITI ETA SAGARDOTEGIA

IGARTUBEITI ETA SAGARDOTEGIA GARRAIOAREKIN

SAGAR ZUKU TAILERRAK

Comentarios

Deje su comentario