Sageztia produktuen aurkezpena Iparragirre sagardotegian

Iparragirre sagardotegiak bere Sageztia produktuak aurkeztu ditu Iparragirren bertan. Euskal Sagardoz eta Urretxuko Aikur eztizaleen eztiz egindako produktuak dira aurkeztu direnak, guztiak ekologikoak. Hiru produktu desberdin dira Iparragirrek egin dituenak eta hirurak aurkeztu dira eta dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Proiektua orain urte batzuk hasi zuten Leartiker zentro teknologikoak eta Juan Zuriarrain enologoak gidatuta, Iparragirre sagardotegiak eta Iturrieta eta Ola sagardotegiek eta hasierako frogen ondoren bere bidea jarraitu du Hernaniko Sagardotegiak. Iparragirreko Andoni Mateos Eguzkitzak eta Juan Zuriarrain enologoak aurkeztu dituzte Sageztiak eta Arantxa Eguzkitzak eta Olatz Mitxelenak egin dute sarrera. Hauek dira hiru Sageztiak, hirurak bertako sagar eta eztiz eginak eta ekologikoan ekoiztuak, inongo produktu kimikorik gabe:
- Sageztia: Irakinean Euskal Sagardoa eta eztia nahastu eta sortzen den produktua.
- Sageztia txikia: Hasieran eztia gehitzen zaion Euskal Sagardoa eta azukre guztia agortu aurretik botilaratua, horrekin izaera eta txinparta berezia hartzen duena.
- Sagezti Aparduna: Botilaratu aurretik eztia gehitzen zaion produktua, bigarren irakina eztiak duen azukrearekin egin dezan.
Hiru produktuak dira oso bereziak, baina hirurak desberdinak. Sageztia otorduetako kontsumorako prestatua dago; Sagezti Aparduna, sarrerekin edo postreekin hartzeko Sagezti elegantea da; eta Sagezti txikia gazteagoa eta alaigoa da, lagun artean hartzeko pentsatua.
Hiru produktu hauek Iparragirren bertan edo on-line aurkitu eta erosi litzazke kontsumitzaileak www.iparragirre.com web orrian.
Comentarios
Deje su comentario