Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Uzta garaia Euskal sagardotegietan

06/10/2025

Euskal sagardotegiak ezagutzeko urteko garairik onena

Uzta garaia Euskal sagardotegietan

Udazkenaren etorrerarekin, Euskal Herriko paisaiak okre eta urre kolorez tindatzen dira, eta soroak aktibitatez betetzen dira. Sagar uzta biltzeko garaia da, urteko unerik garrantzitsuenetako bat euskal sagardotegileentzat. Irailaren amaieratik azaroaren amaierara bitartean, ekoizleek gogor egiten dute lan sagardo naturala sortuko duen fruitua biltzeko, eta bisitariei ateak irekitzen dizkiete esperientzia benetan hurbila, kulturala, eta, jakina, baita gastronomikoa ere gozatu dezaten. Zalantzarik gabe, gure sagardotegiak bisitatzeko urteko garairik onenetakoa. 

cosecha manzana

Sagardoa Routen, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen bitartez, prozesua errotik ezagutzeko, etxeko produktuak dastatzeko eta sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko bisita gidatuak eskeintzen ditugu.

cosecha manzana

Bisita sagardotegiko baserrian hasten da, non familia gertutik ezagutuko dugun. Sagastian jarraituko dugu, prozesuaren bihotzean. Hemen, frutaz betetako zuhaitz ilaren artean, bilketa eskuz nola egiten den ikusten dugun bitartean, bertako sagar barietate ezberdinak ezagutuko ditugu eta hauek sagardoaren elaborazioan duten garrantzia deskubrituko dugu.

cosecha manzana

Sagastitik, elaborazio-eremurantz joko dugu, eta bertan sagarrak nola garbitu, birrindu eta prentsatzen dituzten ikusiko dugu. Hemen dastatuko dugu muztio prentsatu berria, alkoholik gabeko edari bat, gehigarririk gabea, eta etorkizuneko sagardoaren izaera aurreratzen duen zapore gozo eta garratza duena.

cosecha manzana

Ondoren, upeltegian sartuko gara, kupelek hartzitze-prozesuan dagoen muztioa biltegiratzen duten lekuan. Hemen, sagardoaren hartzidura prozesuaren sekretu guztiak ezagutuko ditugu eta sagardoa dastatuko dugu upeletatik zuzenean, txotx!

cosecha manzana

Nola egiten da Euskal Sagardo naturala?

  1. Sagarraren eskuzko bilketa, heltze-puntu optimoan.
  2. Muztioa lortzeko, sagarrak garbitu, birrindu eta prentsatu.
  3. Hartzidura naturala kupeletan, azukre gehigarririk gabe.
  4. Txotx denboraldian, urtarrilaren erdialdetik maiatzera bitartean, kupelatik zuzenean sagardoaren dastatzea.
  5. Botilaratzea
  6. Metodo tradizional horren emaitza da sagardo lehorra, apur bat azidoa, freskagarria eta alkohol-graduazio baxukoa, % 6 ingurukoa, gure gastronomiaz gozatu bitartean edateko aproposa. 

Esperientzia amaitzeko, sagardotegiko menu tradizionala, upeltegiko jangelan zerbitzatua. 

cosecha manzana

Menu tradizionalean honako hauek sartzen dira:

  • Bakailao-tortilla
  • Bakailao frijitua piper berdeekin eta tipularekin
  • Txuleta 
  • Idiazabal gazta, intxaurrak eta irasagar gozoa

Bazkarian zehar, Euskal Sagardoa J.D. botilan eta kupeletik zuzenean gozatu ahal izango duzu, txotx erritu tradizionalari jarraituz.

cosecha manzana

Noiz eta non gozatu esperientzia honetaz?

Denboraldirik onena irailaren amaieratik azaroaren erdialdera izaten da, sagarrondoak gailentzen direnean eta sagardotegiak biziz eta jardueraz betetzen direnean.

Hori guztia gure eskutik bizi daiteke, Sagardoa Route, bisita pertsonalizatuekin eta sagardoaren munduarekin lotutako kultura jarduerekin.

Gure webgunearen bidez (sagardoa.eus), erreserbatu ditzaketzu esperientzia eta aktibitate ezberdinak. Gainera, jarduerak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez dira, ezin hobeak bertako zein nazioarteko bisitarientzat.

Sagarsoa Routen eskaintzen ditugu IRTEEEREN artean, ondorengoak prosatzen ditugu sgar uzta garaian egiteko:

  1. BISITA ETA OTORDUA SAGARDO UPATEGIA
  2. TOLARE BASERRIA ETA SAGARDO UPATEGIA
  3. SAGAR ZUKU TAILERRA ETA SAGARDO UPATEGIA

Comentarios

Deje su comentario