18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
BISITA GIDATUA ETA BAZKARIA SAGARDOTEGIAN
ESPERIENTZIA
Sagastiak, baserri dolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. ¡Txoootx! deiadarra, gure sagardotegietako gonbidapena da. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- 3 ordu inguru
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Gure gidak sagardotegian itxarongo dizu eta bertan ibilbide txiki bat egingo dugu sagastia eta sagardotegiko txokoak ezagutzeko. Bisita honetan Euskal Sagardoaren dastatzea egingo dugu, lehengo, botilatik eta ondoren txotxean. Bukatzeko, menu tradizionalaz gozatzeko eta sagardoa txotxetik dastatzeko denbora librea izango duzu.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piparrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta Sagardoa
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa. Bisita-gidatua zerbitzu partekatua denez hizkuntza batean baino gehiagotan izan daiteke bezeroen jatorriaren arabera.
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Asteartea, osteguna eta larunbata: 12:30.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Elkargunea: Aukeratutako sagardotegian.
- Beste elkargune baterako egin kontsulta.
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA AUKERAN
- Aburuza (Aduna)
- Altzueta (Hernani)
- Astarbe (Astigarraga)
- Bereziartua (Astigarraga)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Lizeaga (Astigarraga)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Heldu: 56 €
Haurrak (14-17): 46 €
Haurrak (4-13): 28 €











