Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2020ko uztako sagardoa aurkeztu du Miramar Jauregian

09/06/2021

Euskal Sagardoa jatorri-deiturak2020ko uztako sagardoa aurkeztu du Miramar Jauregian.

  • Euskal Sagardoa osatzen duten 48 sagardogileen 2020ko uztako 70 sagardo desberdin aurkeztu dira, denak  %100 bertako sagarraz eginak eta kalitate-bermea dutenak. 
  • Sektoreak sagardotegi denboraldiko balorazioa egin du eta udarako denboraldia azaldu. 
  • Aurtengo udarari begira baikor da sektorea: jendea bizitza normalera bueltatzeko gogoz dago, ostalaritzan, terrazetan, kanpoan, etxean eta horrek sagardoaren kontsumoa bultzako du.  
  • HikNIk udako kanpaina! "Hik jatekoa, Nik Euskal Sagardoa" lelopean espazio zabaletan bertako produktuez eta Euskal Sagardoaz gozatzeko gonbitea.
Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2020ko uztako sagardoa aurkeztu du Miramar Jauregian

Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2020ko uztako sagardoa aurkeztu du gaur, ekainak 9, Donostiako Miramar Jauregian.Euskal Sagardoko kide diren 48 sagardotegien 70 produktu aurkeztu dituzte. 

Euskal Sagardoa jatorri-deituraren koordinatzaile Unai Agirrerekin batera, prentsaurrekoan jatorri-deitura sustatzen duten erakunde publikoetako ordezkariek parte hartu dute: Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordea,Xabier Arruti(Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapeneko Zuzendaria) Arantza Atutxa (Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria); Oihana Gancerain, Gipuzkoako Sagardogilea eta Euskal Sagardoa jatorri-deiturako presidentea; Jose Antonio Zamalloa eta Juanjo Peciña,  Bizkaia eta Arabako sagardogileak eta Euskal Sagardoa Jatorri-deiturako kideak; Felix San Sebastian sagargilea eta Euskal Sagardoa jatorri-deiturako zuzendaritzako kidea eta Olatz Mitxelena, Sagardoa Routeko koordinatzailea eta Euskal Sagardoa Jatorri-deiturako kidea. Halaber, bertan egon dira Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko ordezkariak,distribuzio kanaleko ordezkariak eta sagargile zein sagardogileak.

Euskal Sagardoa osatzen duten Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 48 sagardogileen70 sagardo aurkeztu dira, 250 sagargileren sagarrekin eginak, guztiak desberdinak eta bakoitza bere nortasunarekin. Uzta txikia izan da kopuruz 2020koa, guztira, 1,2 milioi litro Euskal Sagardo ekoiztu dira bertako 2 milioi kilo sagarrekin, aurreko urtearen hirutik bat. Izaera handiko sagardoak dira nagusiki, mamitsuak ahoan eta iraupen luzekoak. 

Baina sagardotegi eta sagardo bakoitzak ditu bere berezitasunak.Bide horretan, gauza bereziak merkaturatzen ari dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardogileak: lursail jakineko sagardoak, sagar mota jakinekoak, kriantzakoak, egurrean paseak eta abar. Aurtengo uztak horrelako proposamenak merkaturatzeko aukera handia eman du. 

Jatorri-deitura urte askotako lanaren emaitza eta etorkizuneko apustua dela nabarmendu dute sustatzaileek, erakunde publikoek eta sagar eta sagardo sektoreak elkarlanean osatzen dute.Euskal Sagardoa zigilua daramaten sagardoek bi ezaugarri nagusi dituzte: %100 bertako sagarrarekin eginak dira eta kalitate-bermea dute. 

Azken hilabeteak gogorrak izaten ari dira sagardo sektorerako eta ostalaritzaren geldialdiarekin eta sagardotegien murrizketekin, sagardo guztia saldu ezinda gelditu dira sagardotegirik gehienak. Hala ere, udara on baten esperantza bada sektorean, neurriak lasaitu heinean, ostalaritzak lan gehiago egingo baitu eta terrazatan, kanpoaldean nahiz etxeetan sagardo kontsumoak gora egingo du berriz ere. Sektorea ez dago geldirik eta egoera zail hauetan ere aurrera egiteko pausoak eman eta bitartekoak jartzen ari da, gauzak poliki-poliki hobetzen joango direnaren esperantzan. 

HikNik kanpaina

Udarako kontsumoa bultzatzekoHikNIk kanpaina jarriko du martxan Euskal Sagardoak. Espazio zabaletan, Euskal Sagardoarekin batera, bertako produktuez gozatzeko gonbita:"Hik jatekoa, Nik Euskal Sagardoa" lelopean. Labeldun produktuez osatutako errezeta laburrak banatuko dira ekitaldi, supermerkatu eta tabernetan, Euskal Sagardoaren inguruko informazioarekin batean.

Parrilaren sekretu guztiak argituko dira bertan: sua nola egin, produktuak nola erabili, gehigarriak nola egin. Lagunartea eta Euskal Sagardoa. Aire librean gozatzeko plan paregabea. 

Hik haragia Nik Sua, Hik oilaskoa Nik musika, Hik nahi duana, Nik Euskal Sagardoa!

Euskal Sagardoa 2016ko uztarekin sortu zen eta urte guzti hauetan ibilbide luzea egin du, bai sagastien eta produktuaren kalitateari begira eta baita merkaturatzeari begira ere. Lehen urteetan distribuzio antolatuan posizionatzeko lanak eman zituen fruituak eta gaur egun buru belarri HORECA kanalean posizionatzeko lanean ari gara. Horri begira planifikatu ziren 2020 eta 2021 urteak, baina Covid19ak eragindako egoerak, gauzak moldatu arazi dizkio Euskal Sagardoari. 

Horrez gain, sagastietan ere lan handia ari da egiten sektorea, sagardotegietako lan guztia sagastietan hasten baita: kalitatezko lehengaiak emango digu kalitatezko produktua egiteko aukera. Bide horretan, uzta orekatuagoak lortu eta sagarraren kalitatea bermatzeko hainbat proiektutan sartua dago buru belarri: bakanketa, interpolinizazioa edo lurraren lanketa besteak beste. 

Agerraldiaren amaieran 2020ko uztako sagardoa dastatzeko aukera izan dute bertaratutakoek, Mikel Garaizabal summillerraren eskutik. 

Sagardotegi denboraldi ez ohikoa

Aurtengoa ez ohizko sagardotegidenboraldia izan da, Covid19ak eragindako

murrizketak direla eta. Sagardotegiek aforo murriztuak izan dituzte,bazkariak bakarrikeman dituzte eta kontsumoa mahaian egin da, uzta berria dastatzeko botila garden edopitxarrak erabilita. Sagardotegi Denboraldi honetarako egokitutako protokolo zehatza eta eraginkorra izan du sektoreak.  Denboraldi zaila izan bada ere, bezeroak oso ongierantzun du, eta egoera berri honetara ere egokitu da, estimatuaz ondo

landutako eskaintza berezi batean sagardo berriari eman zaion protagonismo

berria, mahaira ekarrita. Orain, bukatu da sagardotegi denboraldia etazenbaitsagardotegik ateak itxiko dituzte datorrendenboraldira arte. Beste hainbatek, ordea, ateak irekiko dituzte Udarakodenboraldian eta bertan Euskal Sagardoak botilan izango du presentzia. Uda garaian sagardotegietara egiten diren bisita gidatuek gora egiten dute, eta gerozeta gehiago dira eskaintza honen partaide direnak. 

Udagaraian, berezitasunak

Bisita gidatuak, dastatze bereziak, beste baliabide batzuetara bisita eta ondoren sagardotegian otordua... Eskaintza honen dibertsifikazioan lanean buru-belarri ari da sagardo mundua. Profesionaltasuna eta bertakoaren balioa dira eskaintza honen oinarria, eta baita erreserbak egiteko edo sagardoa erosteko aukera berriak ere: mahaia automatikoki erreserbatzeko aukera eta sagardo botilaren online salmenta. Euskal Sagardoa Route sektorearen agentziak eskaintzen dizkio tresna hauek sagardo sektoreari eta Euskal Sagardoari. 

Galera handiak

Beste hainbat sektoretan bezala, galera handiak izan ditu Sagardo Sektoreak 2020ko martxoaz gero. Ostalaritzako sagardo salmenta eta sagardotegiko bisiten jaitsierarekin 20 milioi €-ko galerak izan ditu orain arte. Hala ere, dendetan, etxetik zuzenean, nahiz on-line salmentak asko igo dira eta horrez gain, sagardotegietara inguratu den jendeak ere asko gozatu du aurten sagardoarekin. Horrek esperantza handiak eman dizkio sektoreari, bertakoaren eta kalitatearen alde egiten ari den apustuak, etorkizun oparo bat eskainiko duela seguru. 

Informazio osagarria

Euskal Sagardoa jatorri-deitura

Euskal Sagardoa Jatorri Deitura gaur egungo eta etorkizunerako proiektu bat da, Euskadiko Sagargile eta Sagardogile sektoreek gidatua eta erakunde desberdinek babestua. Sagar eta sagardo sektoreari oinarri sendoak jartzea du lehen helburu, baina horrez gain, kontsumitzaileari bertakoa eta kalitatekoa den produktuaren gaineko bermeak eskaintzea ere bai. Izan ere bi oinarriren gainean eraiki da Jatorri Deitura: bertako sagarra eta kalitatea. 

  • Bertako sagarra: Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak bertako 115 sagar mota ditu onartuak, nagusiak hauetako 24 badira ere. Euskal Herriko sagardogintzak duen altxorretako bat dira gure sagar motak, menderik mende gure baserri eta sagastietan hobetzen joan direnak, ahalik eta sagardorik onena egiteko helburuz. Euskal Herrian sortu eta garatutako sagar motak dira, hemengo baldintzetara oso ondo egokituak eta gure Euskal Sagardoak eskatzen dituen baldintzak biltzeko egokiak. 
  • Kalitatea: kalitate berme guztiak eskaintzen ditu Euskal Sagardoak, sagastitik botilaraino kontrol zorrotzak ezarrita. Euskal Sagardoek botilaratu aurretik analisi fisiko kimiko eta organoleptikoak pasa beharko dituzte Fraisoro laborategian. Prozesu guztiaren kontrola HAZI Fundazioak egiten du.-deitura

Euskal Sagardoaren katalogoa

Urte luzetako lanaren emaitza da jatorri-deitura eta lan guzti horren erakusleiho izan nahi du Euskal Sagardoaren katalogoak. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 48 sagardotegiren informazioa ikus liteke bertan eta gaur egun merkaturatzen ari diren Euskal Sagardo guztiak ere biltzen dira: erabiltzen dituzten sagarrak, sagastiei buruzko informazioa eta produktuei buruzko hainbat datu. Horrez gain, sagardotegi bakoitzarekin kontaktuan jartzeko informazioa eskaintzen da bertan, eta baita zerbitzurako eta dastaketarako oinarrizko azalpenak ere. Katalogoa osatzen duten sagardotegiak:

  • Araba: Iturrieta / Kuartango.
  • Bizkaia: Axpe / Etxebarria/ Laneko / Uxarte.
  • Gipuzkoa: Aburuza/ Akarregi / Alorrenea/Altzueta / Añota/ Araeta/ Astarbe / Barkaiztegi / Begiristain / Bereziartua / Calogne / Egi-Luze/ Eguzkitza / Ekain/ Etxeberria / Eula / Gartziategi /Gaztañaga /Gurutzeta / Iparragirre / Ipintza/ Irigoien /Iruheki / Isastegi/ Itxasburu / Izeta /Larrarte /Lizeaga / Oiharte / Ola / Olagi / Otatza/ Petritegi / Saizar / Sarasola / Satxota / Tximista / Txindurr-Iturri/ Urbitarte / Urdaira / Zabala / Zapiain / Zelaia.

Bizirik dagoen sektoreada sagardo sektorea eta katalogo honek ere bizia izateko helburua du, urtez urte aldatzen joango da, sagardo gama berriak, xehetasun berriak edo botila edo etiketa berriak izango baititu. Horrez gain, uzta bakoitzak ezaugarri bereziak emango dizkio Euskal Sagardoari eta hori ere biltzen du katalogoak, Euskal Sagardo bakoitzaren azalpenetan. Guzti hori bezeroarentzako tresna garrantzitsua izango da, eta sektorea bizirik eta mugimenduan dagoenaren seinale. 

Katalogo hau euskalsagardoa.eus/katalogoa helbidean dago eskuragarri.

Sagardoaren historia eta bilakaera

Sagardoa Euskal Herriko edaria izan da ehundaka urteetan. Idatzi eta erreferentzia zaharrenek, bertako edari garrantzitsua izan dela adierazten dute urte luzetan ezinbestakoa elikaduran. Eta hala azaltzen dutebertako 1.800 sagar mota desberdinek ere. 

XV-XVI. mendeetan izugarrizko gorakada izan zuen gainera sagardoaren kontsumoak, Euskal Herria herri industriala zelako eta jende multzo horrek sagardoa edaten zuelako. Hortik sortu ziren Tolare Baserriak, sagardoa egiteko industria erraldoiak zirenak garai hartarako. Zenbaitek diotenez, 1.000tik gora zeuden Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroan. Gaur egun, lehenengo eraiki zituzten Tolare-baserri haien adibide bat geratzen da: Ezkio-Itxasoko Igartubeiti baserria.

Comentarios

Deje su comentario