18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
BISITA ETA BAZKARIA ALTZUETA SAGARDOTEGIAN
ESPERIENTZIA
Zatoz Altzueta Sagardotegia bisitatzera eta murgildu gure familiaren eta Euskal Sagardoaren historia liluragarrian! Bertako gastronomiaz gozatzera eseri aurretik, gure sagasti eta upeltegian zehar bisita gidatua erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu. Bisita baserri zaharraren kanpoaldean hasiko dugu, Goikoetxea familiaren historia ezagutuz. Ondoren, sagastian eta elaborazio gunean zehar ibiliko gara, Euskal Sagardoaren elaborazioaren xehetasun guztiak ezagutzeko. Bisitan zehar, Euskal Sagardoa J.D. botilan dastatzeko aukera izango dugu, eta txotxean amaituko dugu bisita, sagardoa kupeletatik zuzenean dastatuz.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- 3 ordu inguru
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Hernaniko Altzueta sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pintxo batekin eta ondorengo menuarekin.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta, irasagarra eta intxaurrak
- Ogia / Sagardoa / Kafea edo infusioa
- Beste menuak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- Taldeak / Tarifak
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Ordutegia: Urtarriletik abuztura larunbatetan, 12:30etan.
- Hizkuntzak: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Sagardotegia: Altzueta (Hernani).
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
BESTE ZERBITZUAK
- Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako kontsultatu: info@sagardoa.eus
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811 telefonoan.
Heldu: 60 €
Haurrak (14-17): 49 €
Haurrak (4-13): 27 €















