Bisita eta bazkaria Lizeaga sagardotegian

Aurrekoa
Hurrengoa

ESPERIENTZIA

Lizeaga Sagardotegian egonaldia borobiltzeko aukera paregabea aurkeztera gatoz! Bazkal aurretik baserriaren atarian elkartuko gara. Bisitan zehar etxeko sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango dugu: familiaren eta baserriaren historia, Urumea ibaiaren garrantzia, bertako sagastiak eta sagar motak, Euskal Sagardoaren elaborazio prozesua, besteak beste. Eta noski, mokadu batekin batera, etxeko sagardo ezberdinak dastatuko ditugu, haiei buruzko berezitasunak ezagutu bitartean. Euskal sagardoa bai botilan eta kupeletik ere dastatuko dugu sagardogilearen eskutik, milaka urte dituen gure produktu kuttunaren berri zentzumen guztiekin jasotzeko. Bisita amaitu ondoren, sagardotegiko ohiko menua izango dugu zain mahaiaren bueltan: bakailao tortilla, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, intxaurrak eta Idiazabal gazta etxeko euskal sagardoaz lagunduta.

BARNE:
  • Bisita gidatua sagardotegian zehar
  • Dastatze gidatua pintxoarekin
  • Sagardotegi menua
IRAUPENA:
  • 3 ordu inguru

EZAUGARRIAK

BISITA

Astigarragako Lizeaga sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pintxo batekin eta ondorengo menuarekin.

MENUA
  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta, irasagarra eta intxaurrak
  • Ogia / Sagardoa / Kafea edo infusioa
  • Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
Taldeak / Tarifak
  • Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
  • Ordutegia: Urte osoan zehar: Astearte, ostegun eta larunbatetan 12:30etan.
  • Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
ELKARGUNEA
  • Sidrería: Lizeaga (Astigarraga).

BALDINTZAK

ORDAINKETA

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

BONOA

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

EZEZTAPENAK
  • Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.

BESTE ZERBITZUAK

  • Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
  • Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
  • Prezioa: Pertsona kopurua eta aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
  • Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.

Heldu: 56 €

Haurrak (14-17): 46 €

Haurrak (4-13): 28 €

Loading...