Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Euskal sagardotegiak ezagutzeko 4 aukera

23/01/2025

Bisita gidatuak euskal SAGARDO UPATEGIETAN, beste modu bat sagardotegietaz gozatzeko

Euskal sagardotegiak ezagutzeko 4 aukera

Urtero iristen da txotx garaia Euskal Herrira, upeltegietara sagardo berriak dastatzera joateko sasoia. Ez zarete gutxi urtero urtarrila eta maiatza bitartean edo udan, bertako sagardotegietara hurbiltzen zaretenak, sagardorik onenez eta sagardo upeltegiek eskaintzen duten gastronomia bikainaz gozatzera.

Galdera asko sortzen dira sagardoaren inguruan eta sagardoa kontsumitzeko moduaren inguruan: Zein sagar barietate erabiltzen dira? Zenbat denbora behar da sagardoa hartzitzeko? Zergatik kontsumitzen da upeletatik zuzenean? Zergatik oihukatzen da "txotx" hori egitean? Zenbat sagardo mota daude Euskal Herrian? Nondik dator txotx-aren tradizioa?... Eta galdera gehiago erantzunik gabe!

Gaur, galdera hauei erantzuteko 4 esperientzia ezberdin proposatzera natorkizu.

BISITA LUZEA ETA DASTAKETA SAGARDOTEGIAN

Ezagutu gure gidaren eskutik euskal lurraldeari, bertako kulturari eta gastronomiari estu lotuta dagoen edari honen sekretu guztiak. Esperientzia honek ordubete inguruko iraupena du eta ordu honetan zehar, bertako familia eta bere bizimoduaren inguruko guztia hurbilagotik ezagutzeko aukera izango duzu.

Bisitan zehar, baserria, etxeko sagastia, elaborazio gunea eta upeltegiak ezagutuko dituzu. Sagardoa egiteko prozesua jarraituko duzu, sagarrondotik kupeleraino, eta, jakina, etxeko sekretu guztiak ezagutu bitartean, familiaren sagardo/muztio onenen dastaketa gidatua egingo dugu. Ez dago modu hoberik bertako ekoizleak ezagutu eta laguntzeko!

+ INFO ETA ERRESERBAK

BISITA GIDATUAK SAGARDOTEGIETAN

TALDEENTZAKO BISITA LABURRA BAZKARIAREKIN SAGARDOTEGIAN

Sagardotegiko bisita labur hau ezin hobea da 10 pertsonako edo gehiagoko taldeentzat. 30 minutu inguruko bisita eta dastaketa da, zure lagun, lankide edo familiarekin egin dezakezuna.

Bazkaldu aurretik, euskal sagardogintzaren kulturan murgiltzeko aukera izango duzu, sagardoaren ezaugarri desberdinei buruz ikasteko. Sagardotegiko familiaren eta baserriaren historia sakon ezagutzeko aukera izango duzu ere. Eta noski, bertako sagardorik onena dastatzeko aukera izango duzu ere!

+ INFO ETA ERRESERBAK

BISITA MOTZA ETA OTORDUA SAGARDOTEGIAN

BISITA LUZEA DASTAKETA ETA BAZKARIAREKIN SAGARDOTEGIAN

Gure gidak sagardo upategiko sarreran emango dizu ongietorria, etxeko instalazio guztiak ordubetez bisitatu aurretik. Bisita baserrian hasiko da, familiari eta sagardotegiaren jatorriari buruzko sarrera txiki batekin. Familia gertutik ezagutu ondoren, sagastira hurbilduko gara sagar mota ezberdinak ezagutzeko, ondoren sagardoa egiteko gunera joango gara gure urre likidoa lortzeko prozesua ezagutzera, eta upeltegian amaituko dugu bisita, kupelen aurrean. Eta noski, bisitan zehar etxeko sagardo onenak dastatuko ditugu.

Azkenik, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuko duzu: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta tipularekin, txuleta, Idiazabal gazta, irasagarra eta intxaurrak. Eta hori guztia etxeko sagardo goxoak dastatzen dituzun bitartean, upeletatik zuzenean eta botilan. Besoak zabalik itxarongo zaitugu!

+ INFO ETA ERRESERBAK

BISITA ETA OTORDUA SAGARDOTEGIAN

BISITA ETA BAZKARIA SAGARDOTEGIAN GARRAIOAREKIN

Bizi txotx esperientzia, dastatu euskal sagardo naturala eta bidaiatu gure jatorrira! Sagardotegiaz gozatzea gustatuko litzaizuke, baina ez dakizu nola iritsi bertara? Hemen proposatzen dizugu irtenbidea. Donostian hartuko zaitugu eta bertako sagardotegi onenetako batera eramango zaitugu ahaztuko ez duzun esperientzia bat bizitzeko.

Sagardo upeltegira iritsiko zara eta gida batekin batera etxeko txoko guztiak bisitatuko dituzu. Bisita sagardotegiaren kanpoaldean hasiko da, familiaren baserriaren aurrean. Hemen, ekoizleak aurkeztuko dizkizugu, eta upeltegiaren jatorriari eta familiari buruzko sarrera txiki bat egin ondoren, sagastian, elaborazio-eremuan eta upeltegietan murgilduko gara.

Euskal Sagardoaren elaborazioaren sekretu guztiak ezagutu bitartean, sagardo ezberdinak dastatuko ditugu, botilan eta kupeletatik zuzenean. Bisita amaitzean, sagardotegiko menu tradizionala bazkaltzeko: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, Idiazabal gazta, irasagarra eta intxaurrak. Eta hori guztia sagardoa upeletatik zuzenean eta botilan dastatzen duzun bitartean.

Menu zoragarri honetaz gozatu ondoren, furgonetan itzuliko gara Donostiako elkargunera. Zatoz esperientzia ahaztezin bat bizitzera!

+ INFO ETA ERRESERBAK

IRTEERA SAGARDOTEGIRA GARRAIOA BARNE

Comentarios

Deje su comentario