Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Iraila Sagardoarentzat

12/09/2019

Sagardoa Route – Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak – sagardoa protagonista duten hiru ekitaldi eder antolatuko ditu produktua dastatzeko hilabete onenean

Irailak 7: Donostiko XXXIV. Sagardo Eguna

Irailak 14: Ordiziko Sagardo Eguna

Irailak 13,14,20,21,28: Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoia

Iraila Sagardoarentzat

Iraila hilabete aparta da gure Sagardoa dastatzeko. Sagardogileek ikusmira handiarekin aurkezten dituzte 2018ko uztarekin egindako sagardoak. Sagardozaleak iraila iristeko irrikaz daudela nabaria da, aukera bikainak baitituzte sagardogileen botilaratutako sagardoak plazetan dastatzeko. Eta noski, aukera ezin hobea bertako zein kanpoko bisitariek sagardoaren kultura eta artisau ofizio honen berezitasunak produktuaren beraren gurasoen eskutik jasotzeko. Hori dela eta, Sagardoa Routek Iraila bete sagardo egitaraua aurkeztu nahi du:

(1) XXXIV. SAGARDO EGUNA, DONOSTIA

· Eguna: irailak 7, larunbata

· Ordua: 11:00-13:45

· Lekua: Donostiko Konstituzio Enparantzan

Egitaraua:

11:00-14:00

- SAGARDO DASTATZEA PLAZAN: Sagardoa Route – Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 35 sagardotegitako sagardoak dastatu ahal izango dira plazan bertan, sagardogileen eskutik.

- SAGARDOGINTZA, GURE OFIZIOA erakusketa. Plazan, oholtzaren aurrealdean, sagarra bildu, jo eta tolare zaharrarekin lehen muztioa atera eta dastatzeko aukera izango da. Txalapartaren hotsak jakinaraziko digu lehen muztioa noiz dagoen prest, eta gerturatzen den orok dastatu ahal izango du.

- EUSKAL SAGARDOA JATORRI DEITURAren txokoa: Goizean zehar bi dastatze gidatu izango dira plazan dauden Euskal Sagardoen inguruan. Produktuaren aurkezpena eta ezaugarriak jakinaraziko dira. Edalontzia salmenta puntuan erosi beharko da eta plaza erdian izango den puntura gerturatu beharko da. Bertan, txertaketak egiten ikasteko tailerrak edota sagar mota ezberdinen erakusketa eta dastatzea izango dira.

12:30

SAGARDOGILEEN TOPA eta OMENALDIA

Aurten Lizeaga Sagardotegiko Gabriel eta Joxe Mari Lizeaga eta Otegi Sagardotegiko Joxe Mari Otegi izango dira omenduak. Sagardogintzari zein Elkarteari eskainitako guztia eskertu nahi diogu egun berezi honetan.

- INFORMAZIO PUNTUA ETA SAGARDOA ROUTE PRODUKTUEN DENDA:

Aurtengo eskaintzaren eta sektorearen informazio puntua izango dira plazan: Sagardo sektorearen inguruko informazio puntua (turismo eskaintza, ibilbide, otordu, ekitaldi…) eta produktuen denda. Txalapartaren eta triki-panderoaren doinuek alaituko digute eguna.

(2) SAGARDO EGUNA, ORDIZIA

Urteroko legez, Ordiziko Euskal Jaiek txoko berezia gordetzen diote sagardoari. Hori dela eta, Ordizian Sagardo Egunean ere Sagardoa Route bertan izango da, sagardogileez lagunduta:

· Eguna: irailak 14, larunbata

· Ordua: 19:00-21:00

· Lekua: Ordizian, arboledan.

Bertan Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoak dastatzeaz gain Sagardogileek herritarrekin topa eginez 20:00etan argazkia aterako da. Sagardotegiko garai bateko giroa gogoraraziz, Bolatokia jarriko dugu Gipuzkoako Bola eta Toka federazioaren laguntzarekin.

(3) EUSKAL HERRIKO V. SAGARDO TXAPELKETA HERRIKOIA

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia, urteko sagardo onenak dastatu eta aukeratzeko aukera ezin hobea

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak bosgarren edizioa ospatuko du irailean, sagardoaz gozatzeko hilabete ederrean. Txapelketa honek ohitura zaharrari jarraipena emango dio, garai batean bezala, sagardo onenak herrietako bizilagunei dastatzera emanez eta hauen eskutan utziz sagardo txapeldunaren eta finalisten izenak.

Aurreko urteetan bezala, txapelketa honek nahi duen orori eskaintzen dio 43 sagardo dastatu eta puntuatzeko aukera. Noski, ez denak aldi berean! Lehenik eta behin kanporaketak jokatzen baitira lau herritan: Aduna, Lizartza, Orio eta Zornotzan. Hauetako bakoitzean 10-11 sagardo dastatuko dira.

Epaimahai herrikoia izatea oso erraza da eta ohorea bikoitza da: sagardogileak bereziki aukeratutako sagardoez gozatzea eta finalera joango diren 12 sagardoak zein izango diren erabakitzea.

12 sagardo hauek Ergobian (Astigarraga) izango den finalean lehiatuko dute. Bertan 300 lagunek erabakiko dute kata itsuan zein izango den 2019ko sagardo txapelduna.

Nola izan epaimahaikide?

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoian parte hartzeko, bai finalaurrekoetan edota baita finalean ere Sagardoa Route – Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin jarri behar da harremanetan, edota tokian tokiko ohiko salmenta puntuetara jo. Semifinalaren prezioa 26 € da eta finalarena berriz 32 €.

Semifinal batzuetarako sarrerak dagoeneko agortu dira. Hori dela eta, inork parte hartu nahi badu egokiena zuzenean Sagardoa Routekin harremanetan jartzea izango da: info@sagardoa.eus edota 943 336 811 – 688 856 294. Sagardo Txapelketa Herrikoia momentu berezia da: esperientzia enogastronomikoa paregabea.

Eta otorduek, zein berezitasun dute?

Mahaikideak eseri eta euren lekuan hartzean hasten da txapelketa. Platera eta lehen botila mahaira. Mahaikide bakoitzak sagardoa dastatu eta bere puntuazioa emango dio, 5-10 bitartean. Mahaian izendatutako arduradunak puntuazioak jaso eta antolatzaileari emango dizkio.

Oso erraza eta naturala da: eginbehar bakarra momentuan bizi diren sentsazioez eta otorduan sortzen den giroaz gozatzea.

Ohitura zaharrak gure eginez...

Aurten laugarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lehengo ohitura bati heldu zion orain lau urte ilusio handiz. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa. 2015eko txapelketa lehen harria izan zen, eta ordutik sistema hobetuz eta herri zein herritar desberdinak sagardoaren inguruan elkartuz lanean dihardugu.

SAVE DE DATE: Datak, lekuak sarrerak

Irailean izango dira finalaurrekoak eta finala. Afari txartelak salgai daude Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen webgunean www.sagardoa.eus - 943 336 811 edo info@sagardoa.eus helbidera idatzita; eta herriz herriko hainbat lekutan bestetik.

HERRIA

EGUNA

KOKAPENA

AFOROA

ADUNA

Irailak 13

OSTIRALA

20:00

FRONTOIA

70 lagun

LIZARTZA

Irailak 14

LARUNBATA

14:00

TXIRRITA ELKARTEAN

70 lagun

ORIO

Irailak 20

OSTIRALA

20:00

ALDAPA ELKARTEA

60 lagun

ZORNOTZA

Irailak 21

LARUNBATA

20:00

EDURMENDI ELKARTEA

60 lagun

ASTIGARRAGA

Irailak 28

LARUNBATA

20:00

ERGOBIKO PLAZAN

300 lagun

Otordua

Bai finalaurrekoetako eta bai finaleko afaria bertako produktuetan oinarrituko da, Gipuzkoako Sagadogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Sagardoarekin egoki ezkontzen diren plater desberdinak dastatu ahal izango ditu jendeak.

FINALAURREKOA

- 26 € -

FINALA

- 32 € -

Baserriko txerriaren Urdetxe lontxeatuak

Urdaiazpikoa eta txorizkoa.

Eusko Label barazkiekin egindako entsalada

letxuga, tomatea, tipulina, Lumagorri oilaskoa eta Euskaber arrautza egosia eta Agiña Eusko Label oliba olioa

Ajoarrieroa

Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako Euskaber arrautzarekin

Baserriko Txerriaren Urdetxe Xolomoburua

Xolomoburu errea pikillo piperrekin

Postrea

Idiazabal gazta sagar dultzearekin

Baserriko txerriaren Urdetxe lontxeatuak

Urdaiazpikoa eta txorizkoa.

Eusko Label barazkiekin egindako entsalada

letxuga, tomatea, tipulina, Lumagorri oilaskoa eta Euskaber arrautza egosia eta Agiña Eusko Label oliba olioa

Ajoarrieroa

Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako Euskaber arrautzarekin

Eusko Label duen Ekain behi Txuleta

Txuleta parrillan erreta

Postrea

Idiazabal gazta sagar dultzearekin

Parte hartzen duten sagardogileak, urtetik urtera gehiago!

Euskal Herriko 20 herritako 43 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoian:

  1. ABURUZA (Aduna)

  1. AGINAGA (Usurbil)

  1. AKARREGI (Hernani)

  1. ALBERRO (Hernani)

  1. ALORRENEA (Astigarraga)

  1. AÑOTA (Azpeitia)

  1. ARAETA (Zubieta)

  1. ASTARBE (Astigarraga)

  1. ASTIAZARAN (Zubieta)

  2. BELTZENIA (Urruña)

  1. BEREZIARTUA (Astigarraga)

  1. CALONGE (Donostia)

  1. EGILUZE (Errenteria)

  1. EGUZKITZA (Tolosa)

  1. EKAIN (Zestoa)

  2. ELUTXETA (Urnieta)

  1. ETXEBERRIA (Astigarraga)

  1. EULA (Urnieta)

  1. GAZTAÑAGA (Andoain)

  1. GOIKOETXEA (Lizartza)

  1. IPARRAGIRRE (Hernani)

  1. IRIGOIEN (Astigarraga)

  1. ITXASBURU (Hernani)

  1. IZETA (Aia)

  1. LARRARTE (Astigarraga)

  1. LARRE-GAIN (Hernani)

  1. LIZEAGA (Astigarraga)

  1. OIANUME (Urnieta)

  1. OIALUME ZAHAR (Astigarraga)

  1. OIARBIDE (Astigarraga)

  1. OIHARTE (Zerain)

  1. OLA (Irun)

  1. ORDO ZELAI (Oiartzun)

  1. OTSUA ENEA (Hernani)

  1. PETRITEGI (Astigarraga)

  1. REZOLA (Astigarraga)

  1. RUFINO (Hernani)

  1. SATXOTA (Aia)

  1. SETIEN (Urnieta)

  1. TXIMISTA (Ordizia)

  1. URDAIRA (Usurbil)

  1. UXARTE (Zornotza)

  1. ZABALA (Aduna)

Comentarios

Deje su comentario