Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Bisita gidatuak Sagardotegietan

13/03/2023

Ba al zenekien Gipuzkoako hainbat sagardotegi bisita ditzakezula Sagardoa Route-ko gidak lagunduta?

ERRESERBAK

Bisita gidatuak Sagardotegietan

Bisita hauen bidez, euskaldunen antzinako edari natural hau eta bere elaborazio prozesua sakonki ezagutu ahal izango duzu, eta baita horrenbeste mimoz sagardoa ekoizten duen familia ere. Sagastian, elaborazio gunean eta upategietan zehar ibiliko zara eta, jakina, sagardo dastaketa gidatua egingo duzu.

Bisita borobiltzeko, sagardotegiko menu tradizionala dastatzeko aukera izango duzu: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta eta postrea: intxaurrak, Idiazabal gazta eta irasagarra.

Jarraian, gida aditu batekin bisitatu ditzakezun Gipuzkoako sagardotegi ezberdinak proposatzen dizkizut:

ABURUZA SAGARDOTEGIA

Aburuza Sagardotegia talaia pribilegiatu batean dago kokatuta, mendiaren hegalek babesten dute eta ikuspegi ikusgarria du Adarra menditik Aralar mendilerroraino, Txindoki parean duela. Sagastien artean eraikitako sagardotegia da Aburuza eta historiaren bilakaeraren ikuspegi ezin hobea eskaintzen digu. Baserri zaharretik hasi eta gaur egungo upeltegian bukatuko dugu bisita. Pasabideetan barrena ibiliko gara, etxe honen lan egiteko modua ezagutuko dugu, eta egiten dituen produktu guztiak dastatuko ditugu, besteak beste, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, Juan Joxe eta bere bi seme Ibon eta Josu Aburuzak mimoz ekoitzia. Bisita sagardotegiko menu gozoarekin amaitzeko aukera izango duzu. 

ASTARBE SAGARDOTEGIA

Astarbe Sagardotegia antzinako Errege Bidearen ertzean dago, Astigarragan, Donostiatik 6 kilometrora. Sagardogintzan tradizio handia du. Kalitate handiko eskaintza gastronomikoa duen sagardotegi honen lehen aipamen historikoak 1563. urtekoak dira. Ordutik hona, sukaldaritzan eta sagardogintzan izan den jakinduria belaunaldiz belaunaldi igaro da, eta jakintza hori hobetzen joan da gaur egun arte. Hur eta Joseba Astarbe anaiek, Kizkitza arrebaren eta lantalde handiaren laguntzarekin, bisita gidatuan zehar dastatu ahal izango dituzun kalitatezko produktuak egiten dituzte mimo eta gogo handiz.

BEREZIARTUA SAGARDOTEGIA

Bereziartua sagardotegia 1870etik sagardogintzan aritzen den familia enpresa bat da, orduan egin zituzten Bereziartuaren lehen elaborazioak Ergobiako bere instalazio zaharretan. Mende bat geroago, 1970ean, sagardotegiak behin betiko apustua egin zuen gaur egun Astigarragan dituen instalazioetan sagardoa egitearen alde. Harrez geroztik, hainbat modernizazio-prozesuren ondoren, Bereziartua erreferente bihurtu da sagardo naturala egiteko orduan, tradizioaren zerbitzura dagoen familia-izaerari eutsiz, eta bezeroenganako errespetua eta esker ona mantenduz.

GAZTAÑAGA SAGARDOTEGIA

Gaztañaga sagardotegi eta erretegi bat da, 1989an ireki zutena. Joxe Angel Gaztañaga izan zen sagardotegiko eta jatetxeko negozioarekin hasi zena, bere aita Angelen urratsak jarraituz. Aita Angelek, 1975ean, sagardoa bere kontsumorako egiten zuen Buruntza auzoko tolare (prentsa) komunitarioan. Gaur egun, Joxe Angel Gaztañaga eta bere seme Axier dira sagardotegiko arduradunak, mimo eta ahalegin handiz. Jatorrian behi-ukuilua izan zen eraikina Buruntza auzoan dago, Andoaingo udalerrian.

IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIA

Iparragirre Sagardotegia bertako produktuen erregina da. Iparragirren oso kontzientziatuta daude ingurumenarekin, eta hainbat eratako iraunkortasun integralaren alde egiten dute: eguzki-plakak eta beren zuhaitzen zura erabiltzea ura berotzeko, polinizazioa, birziklatzea, beren lurretan bizi diren txoriekiko errespetua, eta, batez ere, sagarrondo ekologikoekiko errespetua. Iparragirre Tolare (dolarea) sagardotegia da, eta 500 urte baino gehiagoko historia du. Arantza eta Ana Eguzkitza eskuz esku aritzen dira lanean, azken horren semearekin batera, Andoni.

MIZPIRADI SAGARDOTEGIA

Mizpiradi Sagardotegia Andoaingo Leizotz auzoan dago kokatuta. Esnaola familia Jon Mikelen birraitonarekin sartu zen Mizpiradi baserrian eta ordutik, bere ondorengoek etxea eta sagardoarekiko zaletasuna zuzentzen jarraitzen dute. Baserrian betidanik egin izan da sagardoa. 2000. urtean, ordea, berritu egin zuten, eta ganadua izatetik sagardoaren sektorean profesionalizatzera igaro ziren. Gaur egun, Jon Mikel gazteak eramaten du sagardotegia amaren laguntzarekin batera. Aita Angel Mariak hartu zuen sagardotegiaren aldeko hautua ogibide gisa, eta semeak pasio, ilusio eta dedikazio handiz jarraitzen ditu aitaren urratsak.

OIHARTE SAGARDOTEGIA

Oiharte Sagardotegia Zerain herrian dago; Maite Retolaza Ojangurenek eta Haritz Eguren Urrestarazuk zuzendutako sagardotegi gaztea da. 2010ean hasi ziren sagardoa merkaturatzen. Haritz eta Maiteren familia sagardogileak izan dira tradizioz, Euskal Herriko hainbat eta hainbat etxetan bezala, baina Oiharte sagardoaren merkaturatzea Haritz eta Maiterekin iritsi da. 2002an Oiharte baserria zaharberritu eta landetxe bihurtu zuten. Egonaldi atsegina bermatzeko beharrezkoak diren erosotasun moderno guztiak ditu, baina XVII. mendeko baserriaren espiritua galdu gabe. Geroago, sagardotegia eraiki zuten, eta, horrekin batera, sagardoaren inguruko esperientzia osoa eskaintzeko aukera.

OLA SAGARDOTEGIA

Sar zaitez euskal sagardoaren munduan eta Aiako Harriko parke naturaleko meatze-tradizioan. Ola Sagardotegia XIII. mendeko burdinola zahar batean dago kokatuta, eta Aiako Harrien Parke Naturalaren barruan ingurune natural imajinaezina du. Iñaki Bengoetxeak, bere emaztearekin eta alabekin batera eramaten du sagardotegia. Bisita gidatuaren bidez, sagastiak, elaborazio zonaldea eta kupeltegia bisitatuko dituzu. Hori guztia etxeko Euskal Sagardo Ekologikoa eta hainbat produktuen dastaketarekin eta sagardotegiko menu tradizionalarekin batera.

PETRITEGI SAGARDOTEGIA

Petritegi Sagardotegiaren izena XVI. mendearen hasieran eraiki zen baserri-dolareari zor zaio. Bere izenak Petriren etxea esan nahi du, izan ere, duela 500 urte Petri (Pedro)  Martinez De Igeldo izeneko donostiar batek Gipuzkoan hain bereizgarria zen eraikin hau eraikitzeko agindua eman zuen. Baserria sagardo-dolarearen inguruan eraiki zen, eraikinaren lehen solairuan. XX. mendearen hasieran, gure herenaitona Agapito Goikoetxeak baserria erosi zuen, eta sagardoa egiten jarraitu zuen, geroztik, 6 belaunaldi pasa dira etxetik, eta guztiak pasio berarekin elaboratzen dute sagardoa. 

SAIZAR SAGARDOTEGIA

Saizarren jatorria 70eko hamarkadan hasi zen, Esteban Lertxundik, sagardoa eta bere ekoizpen-prozesua ondo ezagutzen zituenak, bere Saizar baserria, nekazaritza ustiategi tradizionala, eta garai bateko ukuilua, sagardotegi bat sortzeko aprobetxatzea erabaki zuenean. Sagardogintzari buruz zuen ezagutzari esker, eta Olivia Ibarguren emaztearekin eta seme-alabekin batera, Lertxundi Ibarguren familia osoa sagardotegiko negozio berrian murgiltzen da, eta urte osoan irekita dagoenez, gero eta indar handiagoa hartzen ari da. Enologo ospetsu bat taldean sartu izana beste urrats bat izan da negozioaren profesionalizazioan.

Anima zaitez eta zatoz Euskal Sagardo naturala eta sagardoa egiten duten familiak gertutik ezagutzera!

ERRESERBAK

Comentarios

Deje su comentario