Theme Settings
.
GASTRO EGONALDI - 5 gau
Umeak (14-17): 650€
Niño (4-13): 280€
BARNE
- Alojamendua eta gosaria 5 gauetarako
- Donostian bisita eta pintxoen ibilbidea
- Euskal baserri eta gaztandegi batetara bisita
- Sagardotegi batean bisita, dastatzea eta menua
- Euskal Kostaldera txangoa eta txakolindegian bisita
- Iparraldera txangoa herri ezberdinak ezagutuz
- Garraio eta gida zerbitzua
Iraupena
- 6 egun + 5 gau
- 6 irteera gida eta garraio zerbitzuarekin
OSTATUA ETA SAGARDOTEGIA:
- Ikusi aukerak EZAUGARRIAK atalean
ESPERIENTZIA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
BESTE ZERBITZUAK
Sei egun hauetan zehar Euskal Herriko gastronomian eta kulturan murgilduko zara. Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarekin hasita, Euskal lurraldeari lotutako milaka urteko edari honen sekretuak ezagutuko dituzu, bertako kultura eta gastronomiarekin batera. Sagastiak, baserri dolareak, elaborazio gunea eta upategiak bisitatuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. ¡Txoootx! Deiadarra, gure sagardotegietako gonbidapena da eta etxekoek gidatuta bertako sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Sagardotegiko menu tradizionala ondoko hau da: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta parrillan errea, gazta irasagarrarekin eta intxaurrekin. Sagardoa kupeletik zuzenean eta ogia. Sagardotegiko esperientzia izango da bidaiaren ekintza nagusia. Zorionez, beste hainbat urrezko produktu eta baliabide ere baditugu gure lurraldeetan eta gure mendi ertzetan. Utzi gure esku, ez zara hauek ezagutu eta gozatu gabe joango guretik!
- Zerbitzu osagarriak: zerbitzu gehiagorako egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Ordutegia eta elkargunea: bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: pertsona kopurua eta aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.
Fitxa teknikoa
- Alojamiento
- Si
- Tipo de servicio
- Garantizado